banner graduondokoak

Ikastaroak :: Lana

Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 63,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 56,70 €. Bazkideak: 47,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 29a

Ikastaroaren datak: azaroaren 18 eta 25a.

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten aurrerapena: orain dela 25 urte ordenagailu batek egungo telefono mugikor sinpleenak baino prestazio gutxiago zituen. Horrek aldaketa soziologikoa eragin du eta IKTak ezinbesteko tresnak bilakatu dira.

Lan-esparruan ere, IKTak oinarrizko lan-tresna dira. Besteak beste, informazioa bilatzeko, informazioa sailkatzeko eta informazioa lantzeko erabiltzen ditugu, banaka zein elkarlanean. Era berean, IKTek laguntza ezin hobea eskaintzen dute lanaren antolaketa- eta kudeaketa-sistemak aplikatzeko. Baina benetan ezagutzen ditugu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak? Gai gara gure esku ditugun baliabideei etekina ateratzeko? Badakigu nola erabili IKTak gure lana errazteko edota hobetzeko?

Ikastaro honi esker, zure egunerokotasuneko lanak antolatzeko eta kudeatzeko askotariko metodo eta tresnak ezagutu eta praktikan jarriko dituzu. Horrela, pixkanaka, lan-prozedura eraginkorren gakoak barneratzea lortuko duzu, aurrerantzean “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna” atsotitza aplikatzeko.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea UPV/EHUn. UEUkidea.

Helburuak

  • Produktibitatea hobetzeko prozesuan, lanaren antolaketa eta kudeaketa eraginkorrek betetzen duten funtzioaren garrantzia barneratzea.
  • Norberaren lanaren ezaugarriak kontuan izanik, lanaren antolaketa- eta kudeaketa-sistemen ezaugarriak modu kritikoan aztertzea.
  • Aurreko sistemen teorian oinarrituta, lana modu eraginkorrean antolatzeko eta kudeatzeko lagungarriak diren tresnak eta bestelako zenbait baliabide arakatzea.
  • Tresnek eskaintzen dituzten aukerak baloratzea, norberaren beharraren arabera.

Edukiak

  • Lanaren antolaketa eta kudeaketa: lan eraginkorraren eta produktibitatearen gakoa.
  • Lanaren antolaketa- eta kudeaketa-sistemak: helburuak eta faseak.
    • GTD metodoa.
    • Kanban metologia.
    • Inbox 0 sistema.
    • Talde-lanerako metodologiak: Scum eta Agile.
    • Pomodoro teknika.
    • Beste sistema interesgarri batzuk.
  • Lana antolatzeko eta kudeatzeko tresnak.
    • Zerrendak eta oharrak egiteko tresnak.
    • Egutegia kudeatzeko tresnak.
    • Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gakoak.
    • Talde-lana antolatzeko tresnak.
    • Elkarlanean aritzeko tresnak.
    • Lanean informazioa jaso, gorde eta kudeatzeko tresnak.
    • Beste tresna interesgarri batzuk.

Ikastaroa guztiontzat aberasgarria izateko, garrantzitsua da parte-hartzaileen lanen ezaugarri nagusiak ezagutzea eta ikastaroaren edukiak ezaugarri horien arabera moldatu eta egokitzea. Horregatik, ikastaroa hasi aurretik galdetegi txiki bat bete beharko du parte-hartzaile bakoitzak.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurreko izaera izango du, momentu oro teoria eta praktika bateratuko ditu eta ikasleen parte-hartzea zein praktika izango dira saioen funtsa.

Hasieran ikastaroaren nondik norakoak azalduko dira eta oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen, ahozko azalpen eta adibide zehatzen bidez landuko dira. Bitartean, edukiak ordenagailuetan zuzenean lantzeko praktikak proposatuko dira.

Era berean, saioetan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Betiere, eduki zehatzak ikasleen behar edo interesen arabera moldatuko dira.

Nori zuzendua

Norberaren produktibitatea hobetu eta egunerokotasuneko lanean denbora aprobetxatu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroaren izaera praktikoa dela eta, ordenagailuak, Internet eta WIFI konexioa beharko dira ikasleek praktikak egin ditzaten. Bi aukera egongo dira: UEUko ordenagailuak erabili edo nork bere ordenagailu eramangarria eramatea eta erabiltzea.

Praktika gehienak nabigatzailearen bidez egingo dira. Derrigorrezkoa izan ez arren, Firefox hobetsiko da.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua izateko eskaera aurkeztu da. Ebazpenaren zain.

Etiketak

lana, eraginkortasuna, produktibitatea, antolaketa, kudeaketa, metodo, tresna, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 658361

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.