banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Estatistika, Biologia eta Natur Zientziak

R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan

  • Hasiera-data: 2017(e)ko irailaren 30a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko urriaren 28a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-larunbata. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 27a

Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: irailaren 30ean (9:30-17:00).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: urriaren 28an (9:30-13:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Estatistika gutxi lantzen da unibertsitate mailako Natur Zientzien ikasketetan. Beste gai askotan bezala, estatistikan ere, sortzen diren galderen inplikazioak ulertu baino lehenago erantzuteko moduak irakatsi ohi dira. Horrela, ikasleak diseinu esperimental eta galderen sorreran esperientzia hartzen duenerako estatistikako kontzeptu arruntak ahaztuta izan ohi ditu. Gainera, eskola praktikoetan software pribatuak erabili ohi dira, eta horrek ikasleei mugak sortzen dizkie euren kabuz egin beharreko analisi sinpleenetan ere. Horrek, Natur Zientzietako lan-munduan estatistikaren erabilera urria izatea sortzen du.

R potentzial handiko erreminta librea da, hasierako laguntza batekin modu autodidakta batean sakontzeko aukerak ematen dituena. Duen malgutasunak estatistika sinpleen edo konplikatuenetarako erabilgarria den erreminta bihurtzen du.

Irakasleak

  • Lorea Flores Compains

    Doktorea Biologian. UEUko kidea.

  • Iñaki Odriozola Larrañaga

    Biologian doktorea UPV/EHUn. UPV/EHUko Biodibertsitate masterrean klasea ematen du esperimentuen eta laginketen diseinu estatistikoari buruz. UEUkidea.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Oinarrizko kontzeptu estatistikoak maneiatzea.
  • Ingurumen Zientzietan estatistika lantzeko R software askearen oinarrizko erabilera ikastea.
  • Etorkizunerako R softwarearen ikasketa autodidakta estimulatzea.

Edukiak

  • R softwarearen oinarrizko erabilera: instalazioa, fitxategien kudeaketa, eragiketa orokorrak...
  • Gaur egun Natur Zientzietan erabiltzen diren analisi estatistikoak: ariketa praktikoen bidez landuko dira Natur Zientzietako alor ezberdinetan erabil daitezkeen analisiak.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.

Hasteko, 6 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Saio horretan R softwarearen oinarrizko funtzionamendua landuko da, baita softwarearen instalazioa ere ikasle bakoitzaren ordenagailuan. Ondoren, ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, lau astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 4 orduko aurrez aurreko saio bat izango da, bukaerako proiektu-lana partekatzeko, ikastaroko zalantzak argitzeko eta ebaluazioa egin ahal izateko.

Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzendua

Natur Zientzietako alorretan tratamendu estatistikoak behar izaten dituen edonori zuzendua. R softwarearen erabileran hasiberria denari zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Hasierako aurrez aurreko saioan R softwarearen instalazioak egingo dira eta norberaren ordenagailua saiora eramatea komeni da.
  • Ez da ezinbestekoa moodle-plataforma ezagutzea ikastaroa egiteko. Lehen ikasgelako saioan plataformaren inguruko oharrak emango ditugu, besteak beste, eta ikastaroan zehar, edozein zalantza argitzeko prest izango gara.
  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348025.

Babesleak

Etiketak

R, software askea, estatistika, natur zientziak, UEU, Eibar, ikastaroak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 679039

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.