banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Ikastaroak :: Psikologia

Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan

  • Hasiera-data: 2017(e)ko urriaren 23a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko azaroaren 24a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 16a

Ikastaroa on-line izango da. Hala ere, aurrez aurreko saioa izango da  hasiera-egunean: urriaren 23an alegia (18:30-20:00), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Haurrei bizitzari aurre egiteko beharrezko diren balio eta gaitasunak bereganatzen laguntzea da gaur egungo hezkuntza-sistemaren erronketako bat. Hala, besteak beste, ikasleengan honako gaitasun eta balio hauek sustatu beharko lituzke: pertsona guztiak parekideak direla eta guztiak baloratu eta errespetatu behar direla, beraien sexua, sexu-orientazioa eta beste edozein izanda ere; neska-mutilek beren identitatea inolako sexu-diskriminaziorik gabe eraikitzeko gaitasuna; maitatzeko eta maitatuak izateko gaitasunak eta pertsona autonomoak izateko beharrezko diren trebetasunak.

Zoritxarrez, egungo hezkuntza-sistemak ez du horrelakorik egiten androzentrikoa delako, hau da, errealitatearen ikusmolde bat transmititzen du, zeinak gizonak hartzen dituen ardatz nagusitzat. Hala, hezkuntza-sisteman baloratzen den pertsona-eredu nagusia maskulinoa da eta emakumeak baztertu eta gutxiesten dira. Halaber, gehiago baloratzen dira tradizionalki maskulinotzat hartu ohi diren praktika, jarduera eta motibazioak, femeninotzat hartzen direnak baino. Gainera, generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen du. Izan ere, askotan irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak eta bestek, nahi gabe ere, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Azkenik, heteronormatibotasuna sustatzen du.

Androzentrismoa gainditu eta hezkuntza-sisteman hezkidetza sustatze aldera egin beharko liratekeen aldaketen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko da ikastaro honetan.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Maialen Eldua Azkarate

    Psikopedagogian lizentziatua eta Lehen Hezkuntzako pedagoga terapeutikoa.

  • Luixa Reizabal Arruabarrena

    Psikologian doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

  • Ainize Sarrionandia Peña

    Psikologian doktorea eta EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Curriculum formalean sexismoa transmititzen den moduez jabetzea.
  • Ezkutuko Curriculumean sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Norberaren jokabidearen bitartez hezkidetza sustatzeko gaitasuna garatzea.
  • Hezkidetza sustatze aldera, curriculum formalak eta ezkutukoak izan behar dituzten ezaugarriak ezagutzea.

Edukiak

1. GENERO-SOZIALIZAZIOA ESKOLAN

1.1. Curriculum formala.

1.2. Ezkutuko curriculuma.

2. CURRICULUM FORMAL HEZKIDETZAILEA

2.1. Edukiak eta gaitasunak.

2.2. Irakaskuntza-metodologia.

2.3. Hezkuntza-materialak.

2.4. Ebaluazioa.

3. HEZKIDETZA EZKUTUKO CURRICULUMEAN

3.1. Balioak eta gaitasunak.

3.2. Diziplina

3.3. Irakasle eta bestelako hezitzaileen jokabidea eta jarrera.

3.4. Haurrekiko harremana.

3.5. Ikasgelako apaingarriak eta koloreak.

3.6. Jostailuak eta jolasak.

3.7. Espazioen antolaketa eta erabilera.

3.8. Lanbide-orientazioa.

3.9. Eskolaz kanpoko jarduerak.

3.10. Mintzairaren erabilera.

3.11. Ikastegiaren antolaketa.

3.12. Ikasgelako giroa.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, aurrez aurreko saio bat eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Era berean, alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu ikaskuntza, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.

Nori zuzendua

Hezkuntza formalaren alorrean genero-berdintasuna sustatzeko gaitasuna eskuratu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348024.
  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Babesleak

Etiketak

hezkidetza, eskola, jarraibide hezkidetzaileak, esku-hartzea, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 669517

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.