banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Argazkigintza, Diseinua

Argazkigintza digitala: edizioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko azaroaren 3a

Ikastaro honetan argazki digitalaren edizioaren oinarrizko kontzeptuetan murgilduko gara, norberaren argazkiak hobetzeko gakoak eskuratuz.
Partaide bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du, Photoshop CC programa instalatuta (edo ahal den bertsiorik berriena).

Irakaslea

  • Esther Gamito Gómez

    Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.

    www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito

Helburuak

  • Argazkilaritza digitalaren edizioaren oinarrizko kontzpetu eta teknikak ezagutu eta barneratzea.
  • Norberaren argazkiak ordenagailuan nola hobetu ikastea.

Edukiak

Argazkilaritza digitalaren edizioari lotutako zenbait oinarrizko kontzpetu teoriko eta teknika praktikoak:

  • Tonua
  • Kolorea
  • Argitasuna
  • Tenperatura
  • Kontrastea
  • Mailak
  • Kurbak
  • Mozketa eta konposaketa

Metodologia

Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.

Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin (10 ordu aurrez aurre).

Azkenik ikasleek lan bat egin beharko dute on-line, irakaslearen tutoretzapean (3 ordu).

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua: gehienez, 12 pertsona.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

Iruñea, ikastaroak, kultur jarduerak, irudia, sormena

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 677886

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.