banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Hezkuntza, Soziolinguistika

"Tribuaren berbak" sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak

  • Hasiera-data: 2017(e)ko urriaren 2a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko urriaren 30a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 29a

Ikastaro honen bidez, Tribuaren berbak telebista saioan oinarrituriko “Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz” sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak eskainiko dira, zalantzak argitu eta ekarpenak egin eta jaso.

Sekuentzietan dauden proposamen zehatzez gain, berauek osatzeko, eguneratzeko eta egokitzeko bideak proposatuko dira: saioaren hainbat atal edo zatiren oinarrian erabili diren ideiak eta asmoak zeintzuk izan diren azalduz, beste helburu komunikatibo batzuk proposatuz, agertzen diren datuen osagarriak eskainiz, etab.

Bestalde, sekuentziak jada erabili dituztenen ekarpenak eta zalantzak argituko dira eta partaideak sekuentzia berriak osatzen trebatuko dira.

Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 2an (17:30-19:30).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: urriaren 30ean (17:30-19:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Irakaslea

  • Kike Amonarriz Gorria

    Telebistako aurkezlea eta soziolinguista.

    “Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz” sekuentzia didaktikoen zuzendaria.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Trebakuntza: irakasleak trebatzea sekuentzia hauen erabilera eta garapena modu autonomoagoan egin dezaten.
  • Sekuentzien inguruko zalantzak argitu eta berauek modu eraginkorragoan erabiltzeko argibideak eskaintzea.
  • Sekuentzietan dagoen materiala eta informazioa osatzea.
  • Sekuentzia berriak sortzeko oinarriak finkatzea.

Edukiak

  • Ideiaren jatorria.
  • Saioaren eta sekuentzia didaktikoen oinarrian dagoen filosofia.
  • Sekuentzia didaktikoak: ezaugarriak eta berauen aplikazioa Tribuaren berbak saioan.
  • Sekuentzia didaktikoen gaiak: aukeraketaren arrazoiak.
  • Materiala erabiltzeko oharrak.
  • Sekuentzia didaktiko bakoitzaren azterketa eta berauek lantzeko jarraibideak eta proposamenak.
  • Ariketa praktikoak sekuentzia bakoitzaren inguruan.
  • Sekuentzia berriak sortzeko oinarriak.
  • Ondorioak.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.

Hasteko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Ondoren, ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, lau astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da, bukaerako proiektu-lana partekatzeko eta ebaluazioa egin ahal izateko.

Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzendua

Batez ere irakasleei zuzendua (irakaskuntza arautu, unibertsitate nahiz euskaltegietakoak). Baina euskara teknikarientzat, aisialdi taldeetako monitoreentzat edo euskararen inguruan interesa duen edonorentzat ere egokia izan daiteke.

Egitaraua

2017-10-02

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

Tribuaren berbak

2017-10-03

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-04

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-06

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-09

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-16

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-17

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-18

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-19

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-20

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-23

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-24

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-25

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-26

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-27

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-30

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-19:30

Tribuaren berbak

2017-10-11

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

2017-10-12

Ordua Edukiak Irakaslea
18:00-19:00

Tribuaren berbak

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348026.
  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Ez da ezinbestekoa Moodle plataforma ezagutzea ikastaroa egiteko. Lehen ikasgelako saioan plataformaren inguruko oharrak emango ditugu, besteak beste, eta ikastaroan zehar, edozein zalantza argitzeko prest izango gara.

Babesleak

Etiketak

Tribuaren berbak, sekuentzia didaktikoak, ikastaroak, Eibar, UEU

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 678768

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.