Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Coaching programazio neurolinguistikoaz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 19.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 13.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 10a

Coachinga, bi pertsonen arteko, hots, bezero eta coacharen arteko entrenamendu pertsonal eta konfidentzialaren prozesua sortzeko artea da. Lan komun honetan coachak, pertsonaren egungo egoera, helburuak eta jomugak argitzen laguntzen du. Coach prozesuak bezeroaren balio eta printzipioak bere osotasunean onartzen ditu, honek bere eskumenean dituen baliabide guztiak lanean jartzen dituen bitartean –eta ez baditu ikasiko ditu–, oraina egungo egoera eta etorkizunaren desiratzen duen egoera artean dagoen bidea elkarrekin ibiltzeko.

Coachak bezeroa laguntzen eta gidatzen du, azken honek bidea seinalatzen eta aukeratzen duen bitartean. Coachak desafiatzen eta adore ematen dio, lorpena segurtatzen dioten estrategia hoberenak aurkitu ahal izateko, eta bidearen une bakoitzean berarentzat benetan garrantzitsua dena bereizten lagunduko dio.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko.

Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan iribaziz eta bizi-kalitatea hobetuz.

Edukiak

  • Coachin-aren filosofia ezagutzea.
  • Harremanetarako eta ezagutzarako tresnak.
  • Barne-egoerak eta coach-aren kontzientzia.
  • Coaching-aren 7 trebetasunak.

Metodologia

Eredu esperientziala. Unez une, parte hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa.

Nori zuzendua

Coach moduan formatu nahi duten profesionalei, bai Coaching pertsonalaren trebetasunak garatzeko bai enpresara zuzendutakoak.

Coaching-ean interesa duten pertsonei, Coach izan nahi dutenei edota bere komunikazio-gaitasuna zabaldu nahi duenari.

Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da I. Modulua Komunikazio eraginkorra izateko komunikazio-trebetasunak ikastaroa egina izatea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: CPN2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.



Oharrak

Ikastaroaren edukiak behar bezala barneratzeko ezinbestekoa da ikastaro osoa egitea, beraz, %100eko asistentzia eskatuko da ikastaroan.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua

Etiketak

coaching, programazio neurolinguistikoa, pnl, entrenamendu, komunikazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.