banner graduondokoak

Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia, Internet

Moodle-n irakaskuntza eraginkorra nola

  • Hasiera-data: 2017(e)ko urriaren 10a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko azaroaren 14a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 175,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 157,50 €. Bazkideak: 131,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 29a

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saioa izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 10ean (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Irakaslea

Helburuak

  • Ikastetxeko Moodle plataforma/ingurunea ezagutzea.
  • Konpetentzia digitalak garatzeko baliagarritasunaz ohartzea.
  • Moodle-ren oinarrizko ezagutza praktikoa eskuratzea.
  • Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtual bat sortzea.

Edukiak

  • Konpetentzia Digitalen markoa.
  • Ikastetxeko Moodle plataforma. Ezaugarriak, erabiltzeko protokoloak.
  • Moodle-ren osagaiak, baliabideak eta jarduerak.
  • Arlo bat molde birtualean sortu.

Metodologia

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Horretaz gain, parte-hartzaile bakoitzak lanerako baliabide gisa ikastaro bat sortuko du bere ezagutza-arloa garatzeko moduan.

Aipatzeko da, lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan ikasgela birtuala azaltzeaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira.

Nori zuzendua

Etapa guztietako irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua izateko eskaera aurkeztu da. Ebazpenaren zain.
  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Ez da ezinbestekoa moodle-plataforma ezagutzea ikastaroa egiteko. Lehen ikasgelako saioan plataformaren inguruko oharrak emango ditugu, besteak beste, eta ikastaroan zehar, edozein zalantza argitzeko prest izango gara.

Babesleak

Etiketak

Moodle, elearning, irakaskuntza, ikastaroak, hezkuntza, web, plataforma, modulu, bloke, blokeak, moduluak, konpetentzia digitala, birtuala, ikasgela birtuala, UEU, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660551

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.