banner graduondokoak

Ikastaroak :: Herri-administrazioa, Informatika

Gure produktibitatea hobetzeko IKT metodo eta tresnak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten aurrerapena: orain dela 25 urte ordenagailu batek egungo telefono mugikor sinpleenak baino prestazio gutxiago zituen. Horrek aldaketa soziologikoa eragin du eta IKTak ezinbesteko tresnak bilakatu dira.

 

Lan-esparruan ere, IKTak oinarrizko lan-tresna dira. Besteak beste, IKTak informazioa bilatzeko, informazioa sailkatzeko eta informazioa lantzeko erabiltzen ditugu, banaka zein modu kooperatiboan. Era berean, IKTak gure egunerokotasuneko lan eta ekintzak antolatzeko eta kudeatzeko laguntza ezin hobea da. Baina benetan ezagutzen ditugu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak? Gai gara gure esku ditugun baliabideei etekina ateratzen? Badakigu nola erabili IKTak gure lana errazteko edota hobetzeko?

 

Ikastaro honi esker, ikasleek euren egunerokotasuneko lanak kudeatzeko metodo eta tresna anitzak ezagutu eta praktikan jarriko dituzte. Modu honetan, lan-prozedura eraginkorren gakoak barneratuko dituzte, aurrerantzean norberaren lan-produktibitatea hobetzeko aukera izanik.

Maiatzaren  18 eta 22

 

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea UPV/EHUn. UEUkidea.

Helburuak

Ikastaroaren helburuak honakoak dira:

  • Antolaketaren garrantziaz jabetzea.

  • Antolaketa-sistema ezberdinak ezagutzea.

  • Antolaketa-sistema ezberdinak aurrera eramateko tresnak arakatzea.

  • Posta elektronikoa erabiltzerakoan eraginkorragoa izateko gakoak barneratzea.

  • Informazioa antolatzeko eta kudeatzeko zenbait tresnen berri izatea.

 

 

 

Antolaketaren garrantziaz jabetzea.

  • Antolaketa-sistema ezberdinak ezagutzea.
  • Antolaketa-sistema ezberdinak aurrera eramateko tresnak arakatzea.
  • Posta elektronikoa erabiltzerakoan eraginkorragoa izateko gakoak barneratzea.
  • Informazioa antolatzeko eta kudeatzeko zenbait tresnen berri izatea.

Edukiak

  • Antolaketa eta kudeaketa: lan eraginkorraren eta produktibitatearen gakoa.

  • Antolaketa- eta kudeaketa-sistemak: helburuak eta faseak.
  • GTD metodoa
  • ZTD sistema
  • Pomodoro teknika
  • Kanban metologia
  • Inbox 0 sistema
  • Talde-lanerako metodologiak: Scum eta Agile
  • Beste batzuk: “Must, Should, Want”, ·The SMART Method”, “Timeboxing”, “Don´t Break the Chain”, “The To-Done List”...
  • Antolaketa- eta kudeaketarako tresnak.
  • Evernote
  • Wunderlist
  • Awesome Note
  • Googlecalendar
  • Toodledo
  • GoogleTask
  • Google keep
  • Do it (tomorrow)
  • Todoist
  • TeuxDeux
  • TaskCoach
  • Astrid
  • Things
  • Producteev
  • Kanba
  • Trello
  • Basecamp
  • Slack
  • Hipchat
  • ...
  • Posta elektronikoaren antolaketa eta kudeaketarako gakoak.
  • Posta-elektronikoaren erabilera produktiboa, funtsezkoa.
  • The Essentials of Bussenss Etiquette: posta elektroniko bat idazteko oinarrizko arauak
  • Etiketak
  • Garrantzitsuak
  • Irakurri gabe
  • Filtroak
  • Karpetak
  • Teklatua erabiltzen
  • Bidalketa desegin
  • Helbidea pertsonalizatu
  • Erantzun automatikoa
  • Hainbat helbide e-posta berean
  • Egutegia / Agenda
  • Gertaerak
  • Korreoak To Do bezala
  • ...
  • Informazioaren antolaketa eta kudeaketarako gakoak (denbora izanez gero eta oso gainetik).
  • Tresnak eta informazioa kudeatu: IFTT, Zapier, Diigo,...
  • Informazioa jaso / gorde: Feedly, Pocket, Instapaper...
  • Edukiak sendatzen: Scoop-it, Pinterest...
  • Mapa-kontzeptualak

 

Metodologia

Ikastaroak teoria eta praktika bateratuko ditu. Irakasleak azalpenak eman eta adibideak erakutsiko ditu, eta ikasleek euren ordenagailuetan zuzenean landuko dituzte ikasitakoak. Eduki zehatzak ikasleen behar edo interes arabera moldagarriak dira.

Nori zuzendua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknikarientzat

Etiketak

IKT, lana, eraginkortasuna, produktibitatea, antolaketa, kudeaketa, Aldundia

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660551

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.