banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Komunikazioa, Internet

Norberaren PLE-a osatzen: lan akademikoak eta talde-lanak garatzeko baliabideak

  • Hasiera-data: 2017(e)ko urriaren 4a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko urriaren 20a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: asteazkena. 17:00-18:30
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 26a

Ikastaro honek saio presentzial bat izanen du: urriaren 4an (asteazkena), 17:00tan, Iruñeko UEUren egoitzan.

Azken aldian, asko entzuten ari da PLE terminoa, ikaskuntzarako ingurune pertsonala. Zer esan nahi du? Zer ezkutatzen da hizki horien atzean? Ikastaro honetan, gai hori argituko dugu eta eguneroko jardunean nola aplika daitekeen landuko dugu. Norbere ikaskuntzarako ingurune pertsonala ezagutuko dugu, baita aberasten saiatu ere.

Irakasleari elkarrizketa, klikatu hemen

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea UPV/EHUn. UEUkidea.

Helburuak

  • PLEaren garrantziaz jabetzea.
  • Norberaren PLEa aztertzea.
  • PLE akademikoak osatzeko edota hobetzeko zenbait baliabide ezagutzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lanaren, elkar eraginaren eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

  • Sarrera.
  • Norberaren PLEa.
  • Informazio-iturriak.
  • Infoxikazioari aurre egiteko informazio-sailkapena.
  • Informazioa lantzen: Informazioa vs. Ezagutza.
  • Talde-lana eta lan kooperatiboa.
  • Lana partekatu: ezagutza berria zabaldu.

Metodologia

Formakuntza parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Irakasleak azalpenak zein adibide errealak emango ditu eta horri lotutako zenbait praktika proposatuko ditu, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Beraz, ikasleak izango dira ikastaroko benetako protagonistak.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiaren urriaren 17ko 468/2017 Ebazpenaren bidez irakasleen etengabeko prestakuntzaren barruan homologatutako jarduera.

Babesleak

Etiketak

IKT, Internet, lanak, nortasun digitala, UEU, ikastaroak, Iruñea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 678768

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.