banner graduondokoak

Ikastaroak :: Komunikazioa, Internet

Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala

  • Hasiera-data: 2017(e)ko urriaren 4a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko urriaren 27a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: asteazkena. 17:00-18:30
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 28a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu.

Ikastaro honek saio presentzial bat izanen du: urriaren 4an (asteazkena) 17:00tan, Iruñeko UEUren egoitzan.

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten bilakaera eta horrek eragin duen aldaketa soziologikoa.

Une oro on-line egotearen beharra ez da garaiko moda bat. Internet ezinbesteko tresna bilakatu da, gure bizitzako ia alderdi guztietako parte izanik: kultura, komunikazioa, ekonomia, lan-esparrua eta banakako zein taldeko ohiturak. Ondorioz, gaur egungo gizartea hiperkonektatuta bizi da eta, heldu zein gazte izan, sarera erabat lotuta gaude.

Ostera, IKTen garapenaren abiadura azkarra bada, horien erabilera desegokiaren ondorio gisa jasan ditzakegun esperientzia negatiboen abiadura are azkarragoa da. Sareak baditu arriskuak, Interneten ibiltzeak gatazkak sor ditzaketen egoera arriskutsuak bizitzea eragin baitezake.

Adingabeen kasuan, Interneteko aroan jaio dira eta eurentzat Internet erabiltzea intuitiboa eta erraza izan ohi da. Edonola ere, sarean sortzen diren egoera arriskutsuen aurrean erantzuteko heldutasun eta irizpide falta dute.

Horregatik, familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea funtsezkoa da, familia Interneteko arriskuen prebentziorako gako baita. Beraz, ikastaroan adingabeek zein teknologia eta nola erabiltzen duten landuko da, horrek euren egunerokotasunean eta nortasun digitalean duen eragina aztertuz. Era berean, guztien artean funtsezkoa den taldeko hausnarketa kritikoa indartuko da.

Irakaslea

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea UPV/EHUn. UEUkidea.

Helburuak

  • Adingabeen errealitate digitala ezagutzea.
  • Interneteko arriskuen ondorioak aztertzea.
  • Nortasun digitala zaintzearen garrantziaz jabe izatea.
  • Interneteko arriskuen prebentzioan familiak betetzen duen paperaren inguruan hausnartzea eta hori bideratzeko zenbait gako eskaintzea.

Edukiak

  • Sarrera: garapena eta teknologia gure egunerokotasunean.
  • Adingabeen errealitate digitala: zer, noiz, nola eta zertarako.
  • Interneteko arriskuak: pribatutasuna, grooming-a, sexting-a, ziberbullying-a, eduki ezegokiak eta menpekotasuna.
  • Nortasun digitala: zer da, nola osatzen da eta eragina.
  • Familia: Interneteko arriskuen prebentzioaren gakoa.
    • Interneteko erabilera egokia bideratzeko baliabideak.

Metodologia

Ikastaroa on-line izaera izango du, formakuntza parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izanik. Ikastaroaren helburuak lortzeko, zenbait praktika proposatuko dira eta, momentu oro, parte-hartzea bultzatu eta hausnarketa krtikoa indartuko da.  Horri esker, inguruko adingabeen errealitate digitala ezagutuko da eta zenbait gako eskainiko dira eskola zein familia testuinguruan egoerari erantzuteko.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

IKT, Internet, arriskuak, nortasun digitala, lanak, UEU, ikastaroak, Iruñea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660551

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.