Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia
Ikastaroaren datak eta ordutegia:
Ikasketa prozesua osatzen duten gainerako etapetan ez bezala, Bigarren Hezkuntzan aritzen garen profesionalentzako formazioak ez du kontuan hartzen gure ikasleen psikologia ezagutu beharra. Irudi lezake jada jende “helduarekin” ari garela, pertsona bilakatzeko prozesuaren gorabeherek desorekatzen ez dituztenak. Horrela, traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiten dugunek hutsune handia sumatzen dugu hain ezinbesteko eta garrantzitsua den horretan: Harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunean. Ikastaro honen arrazoia hutsune horren betetzea da eta helburua, gelako ohiko egoera -batzuetan zailegi-en kudeaketarako prestakuntza ahalik eta praktikoena.
Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.
Metodologia teoriko- praktikoa izango da.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikastaroa DOAKOA da.
Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiaren urriaren 17ko 468/2017 Ebazpenaren bidez irakasleen etengabeko prestakuntzaren barruan homologatutako jarduera.(1,5 kreditu)