banner graduondokoak

Ikastaroak :: Psikopedagogia

Adimen emozionala ikasgelan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 14a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu.

Ikertzaileen arabera, gaitasun emozionalak garatzeak ondorio positiboak ekartzen ditu ikaskuntza prozesuan, haurraren (eta helduaren) ongizatean, baita azken horrek bere bizitzan aurki ditzakeen oztopo eta arazoen prebentzioan ere. Eta hori posible ez denean, horiei aurre egiteko estrategia egoki eta osasungarriak garatzeko momentuan ere.

Gaur egun, hezkuntzaren helburu nagusia gizabanakoaren garapen integrala bultzatzea da. Hori, haurrak eduki akademikoak barneratzeaz harago doa, gaitasun emozionalak ere garatzen laguntzea eskatzen duelako. Horretarako hezitzaileak gai honi nola heldu eta nondik hasi lantzen pentsatu beharko du.

Irakasleak bere ikasleei adimen emozionala garatzen lagundu diezaien, nahitaezkoa da irakasle bakoitzak bere adimen emozionala lantzea, eta hori abiapuntutzat hartuta emozioen gaiari helduko diogu, bihotza eta burua bateratzen ikasten hasteko, eta eskolan ikasleoi beren gaitasun emozionalen garapenean nola lagundu ikasteko.

Irakasleari gaiaren inguruan eginiko elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen

Irakaslea

  • Ester Alvarez Uria

    Psikologoa; Psikoterapia alorrean eta Irakaskuntza alorrean esperientziaduna. Lan ildoak hezkuntzan: adimen emozionala eta galera eta doluen lanketa.

Helburuak

  • Ikastaro honetako partaideek beren burua gai honetan kokatzea, teorian eta praktikan.
  • Ikastaro honetako partaideek beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten errekurtsoak aurkituz eta erabiliz.
  • Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozio-emozionalak, bizitza eta ongizaterako trebetasunak) ezagutzea eta garatzen laguntzea.
  • Adimen emozionala eskolan garatzeko esku-hartzea aztertzea (haurrekin, ikasle taldearekin, beste irakasleekin, gurasoekin).

Edukiak

  • Adimen emozionala.
  • Emozioak (definizioa, osaera, sortze-prozesua, sailkapena...).
  • Gaitasun emozionalak.
  • Haurrak, emozioak eta familia.
  • Esku hartzeko baliabideak.

Metodologia

Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Alde batetik, eduki teorikoak esperimentazioaren bidez lantzeko zenbait ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza lor dadin; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa sustatuko da.

Horretarako, bakarka, binaka zein talde mailan aurrera eramateko talde-dinamika batzuk proposatuko dira (rol-playing-ak kasu).

Taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela, ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko egoerez baliatuz, ikasleek talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin uztartuko dute.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, orientatzaileak, begiraleak, Irakasle Eskolako ikasleak...), kontuan hartuta ikastaroan zehar adimen emozionala eskola eremuan nola jorratu izango dugula helburu eta lan-ildo nagusia.

Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

Hezkuntza, adimena, emozioak, eskola, haurrak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 658361

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.