banner

Ikastaroak :: Pedagogia

Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 11a

Urte hauetan, esperientziaren ostean, Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen duela konprobatu dut. Era berean, gure txikiek maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.

Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa dira, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzat.

Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea.

Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?

Psikomotrizitatea gorputzaren mugimenduaren bidez haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogia zehatza eta praktikarako teknika zehatza.

Helburuak

  • Egitearen eta jolasaren plazeretik abiatuta,funtzio sinbolikoaren garapena sustatzea. 
  • Egitearen plazeraren bidez segurtasun-prozesuen garapena sustatzea.
  • Pentsamendu operatibora eta pentsatzearen plazerera iristeko ezinbestekoa den destilazio toniko-emozionalaren prozesuaren garapena sustatzea.
  • Haurraren jolasa eta mugimendua ulertzea eta sakontzea.
  • Hezitzailearen rol espezifikoa jorratzea eta integratzea.
  • Haurrei laguntzeko tresnak eskuratzea.
  • Haurrarekiko begirada zabaltzea.

Edukiak

  • Jolas librea, mugimendua eta gorputza.
  • Mugimendu sentsoriomotorra eta identifikazio-jolasak.
  • Haurrarekiko begirada, balio-judizioa eta hezitzailearen laguntasuna (entzute aktiboa).
  • Nola egituratzen den saio bat eta zergatiak.
  • Erritualak,ipuinak eta irudikapen plastikoa.

Metodologia

Ikastaroa parte hartzailea eta esperientzietan oinarritutakoa izanen da. Hausnarketa bibentzialetik teoriara doan prozesu aktiboa.

Nori zuzendua

Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

Laguntza rola, askatasuna, mugimendua, sorkundea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 628729

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.