banner graduondokoak

Ikastaroak :: Komunikazioa

Jende aurrean hitz egin. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 27a

Ikastaroaren datak eta ordutegia:

  • Urriak 2, 3, 9, 10, 16 eta 17 (astelehenak eta astearteak). Ordutegia: 17:00-20:00.

Geroz eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa emakume eta gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragin handia edo txikiagoa, hobea edo okerra, hizkariak-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.Hizlari gisa geure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugun, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere.AURKEZPENETAN ENTRENAMENDU TRINKORAKO mintegi hau egilearen emaitza da; Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik, eta azken finean giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin egituran diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsonarteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektoreak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenean zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren alderdi ezberdinak eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

  • Jendaurrean hiz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea.
  • Interkomunikazio pertsonal eta profesionalaren prozesuan partaideak kalitatea handiagoz hornitzea.
  • Garapen pertsonalaren, profesionalaren hobekuntzan komunikazioaren prozesuaren garratzia eta eraginaz ohartzea.
  • Partaideen komunikazio-gaitasun guztiak erabiltzea eta hobetzea.

Edukiak

  • Norberaren esperientziatik beharrezko trebetasunak garatu.
  • Eraginkortasunez, erreztasunez, naturaltasunez eta dotoretasunez komunikatzekoestrategia eraginkorrak ezagutu.
  • Eztabaidak ebazteko bitartekoak ezagutu eta praktikan jarri.
  • Komunikazioaren eragina harreman pertsonaletan eta profesionaletan aztertu, autoestimua eta besteekin kalitatea hobetuz.

Metodologia

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta gaitegia norberak komunikazio arloan ekartzen duen esperientzian oinarrituko da.

Unez une, parte-hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte-hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte-hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro osoan ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.

Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknika corpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu-ikasketa-irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikasleari %100eko asistentzia eskatzen zaio.

Ikastaro honen prozesuak, pausoz pauso, ariketaz ariketa, egunez egun, komunikazio tresna oso bat eraikitzen du. Egun bakoitzean tresna horren osagarri batzuk ikasten dira. Bizikleta bat egiten ikasten badut, jakin behar dut atalez atal nola osatzen den. Atalen bat egiten ez badut ezin izango dut bizikleta eraiki ezta gero ibili ere. Ikastaroan matrikulatzen denak, konpromiso sakon bat hartu beharko du: tinko, egunero klasera joan, bestela, DENA GALDUKO luke Ezin izango da bizikletaz ibili. (ikastaroa eta denbora galduko luke, eta gainera, honen arabera, beste partaideei kalte handia sortuz).

Babesleak

Etiketak

Komunikazioa, jende aurrean hitz egin, Hezkuntza, aurkezpena, Nafarroako ikastaroak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660551

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.