banner graduondokoak

Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia

Sexuaren inguruan begirada hausnartua

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 18a

Sexuaren inguruan begirada hausnartua planteatzen den honetan, aukera eman nahi da sexuak ikertzeko aukera izatea. Sexuak pluralean, izan ere gizakiak subjektu sexuatuak baikara, gizakiak gizonezkoak eta emakumezkoak alegia.

Sexologiaren oinarrizko epistemea SEXa izanik, honen begirada ausnartutik, oinarrizko kontzeptuetatik abiatuta, sexuen errealitatea ulertzeko eta azaltzeko parada eskainiko digu.

Oinarrizko kontzeptuen azterketatik, gizonezko eta emakumezkoen eraikuntza etengabea eta jarraia subjektu bezala den prozesuaren azalpenera gerturatuko gara.

Norbera bakarra eta errepikaezina den gizonezko eta emakumezko bezala, zer nolako dimentsioa emango dion sexuatua izatearen errealitatearen bizipenari.

Subjektu sexuatu eta erreferentzialezko bezala haien arteko topaketak ulertzeko parada haien bilatze horietan. Desirak, erakarpenak,... Subjektu sexuatuen arteko harremanetan ematen diren interakzioak topatze eta bilatze horien ondorioz.

Subjektu haien arteko topatze eta bilatze horietatik hauei ematen dieten esanahia. Subjektuen harremantzeko dimentsioa eta sexualki bestearenganako izan dezakeen esanguratsu izateko gaitasuna.

Bikote harremanaren barruan sexuala izanen diren proiektuen garapena seme-alabenaz harago ulertzeko, garatzeko eta sakontzeko aukera.

Irakaslea

  • Iñaki Goñi Garatea

    Haur Hezkuntzako irakaslea, sexologoa eta Alcala de Henareseko Unibertsitateko INCISEXeko (Instituto de Ciencias Sexológicas) aditua transexualitate egoeran dauden adingabekoen alorrean.

    Ikastaroari buruzko elkarrizketa unibertsitatea.net atarian

Helburuak

"Sexua"ren kontzeptua ulertzea eta gaian sakontzea.

Edukiak

  • "Sexua" ideia landuko da ikuspegi sexologiko batetik.
  • Gizakiak sujetu sexuatuak gara. Gizakiak gizonezkoak eta emakumezkoak gara.
  • "Sexua"ren dimentsioaren garapena.
  • "Sexua"ren inguruko kontzeptuak:
  1. Sexuazioa.
  2. Sexualitatea.
  3. Erotika.
  4. Ars amandis-a
  5. Bikotea.
  6. Prokreazioa.

Metodologia

  • Aurkezpen eta azalpen teorikoak.
  • Ideien aurkezpenak.
  • Ezbaidak.
  • Norbanako lanak.
  • Taldekako lanak.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

nafarroako ikastaroak, identitatea, harremanak, iruñea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 661075

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.