Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Coaching Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko apirilaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko maiatzaren 8a

Coaching ezagutarazteko ikastaroa da hau.

(Ikusi irakasleari eginiko elkarrizketa ueu365 blogean)

Coaching-a galderak egiteko artea da. Pertsonekin lantzen den teknika da eta pertsonek barnean dituzten erantzunak bilatzen saiatzen da galderen bitartez. Ez dira aholkurik, errezetarik, soluziorik ematen. Ez da terapia bat.

Galderak Coach-ak (coaching-ean aditua denak) egiten ditu, eta erantzunak bezeroak (coachee-ak) ematen ditu. Komunikazio horren ondorioz, coaching delako prozesua sortzen da haien artean; “entrenamendu” prozesu bat, alegia.

Bide horretan, coach-ak laguntza eskaintzen dio coachee-ari (bezeroa) bere bidea aurki dezan eta garrantzitsua dena eta ez dena bereizten erakusten dio.

Coachhee-ak konpromisoak hartzen ditu egin behar edo egin nahi duena egiteko. Beti era ekologikoan, hau da, norberarentzako hobekuntzak lortuz, batzuetan gainontzekoentzat ere, baina inori kalterik egin gabe

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko.

Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan irabaziz eta bizi-kalitatea hobetuz. Coaching oinarrizko trebetasunak garatzea, ikasleen ikaste eta garatze prozesuetan erabili ahal izateko

Edukiak

  • Coaching-aren filosofia, historia, motak
  • Coach-aren perfila
  • Coaching-aren oinarriak, eta “topaketarako” tresnak
  • Galdera ahaltsuak
  • Egungo egoera ≠ Egoera desiragarria
  • Trabak eta Helburuak
  • Coaching-aren trebetasunak

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (eginez ikastea).

Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia

Ikastaro honek aurrez aurreko 18 ordu izango ditu+2 orduko etxerako lana.

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo P. Terapeutikoak eta interesa duen orori, baina Nafarroako hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Babesleak

Etiketak

Coaching, coach, hezkuntza, Nafarroako ikastaroak, 2017

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 648154

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.