Ikastaroak :: Psikopedagogia

Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko apirilaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko maiatzaren 7a

Ikastaroa maiatzaren 11ean, 16an, 23an eta 25ean eta 30ean izango da.

Ikastaroa BETE egin da. Izena eman eta itxaron zerrendan geratuko zara.

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen pertsona baten garapenean haurtzaroak duen garrantziaren handia. Bizitzaren lehen urteetan osatzen zaigu nortasuna edo izaera, eta orduko garaiaren kalitateak baldintzatzen du, hein handi batean, helduaren sendotasuna edo ahulezia. Ukaezina da, beraz, ume baten hazkuntza-prozesuaren ardura esku artean duenaren erantzukizun soziala; eta ezinbestekoa, hortaz, gizarte gero eta heldugabe eta zoritxarrekoago honetan, etorkizuneko gizartea osatuko duten oraingo haurren hazkuntza-sistemari buruzko hausnarketa eta eztabaidari arduraz heltzea. Gizarte bakoitzean indarrean dagoen hazkuntza-sistema ez baita ulertzen ahal gizarte hori kudeatzen duen sistemak beharrezko dituen interesetatik kanpora. Gizarte/sistema bakoitzak, bera kolokan jarriko ez duten pertsonak behar baititu eta “horrelako gizakiak” ematen dituen hazkuntza-sistema sustatuko baitu.

Umeen aurreko gure jarrera behin ere neutroa edo aseptikoa ez dela-eta, ezinbestekoa da umeekin lanean edo harremanean dauden profesionalek zein gurasoek ongi ezagutzea zein den haur bat pertsona izatera daraman bidearen nondik norakoa, horren jakitun, arduraz, erabaki dezan zer helburu eta irizpideren arabera gidatzen duen bere kimuaren hazkuntza.

Ume baten hazkuntza arduratsua da dagokeen ekintzarik iraultzaileena.

Ikastaro honetan 0·3 adin-tarte funtsezkoaren gakoak eta une esanguratsuak aztertzen saiatuko gara.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Bigarren Hezkuntza eta unibertsitateko irakaslea Iruñean eta Baionan. Psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua. UEUkidea.

Helburuak

  • Giza garapenaren gakoak eta logika ezagutzea eta haurren hazkuntzaren eta helduen nortasunaren arteko harremana ulertzea. Helduon hutsune afektiboen sumatzetik, haurrengan prebentzioa sustatu nahi izatera. Etorkizuneko gizarte helduago eta osasuntsuago baten oinarria.
  • 0/3 urte-tartearen garrantziaz ohartaraztea, helduaroko osasunaren baldintza.
  • Hazkuntza-funtzio ezinbesteko bezain garrantzitsu honetan gurasoak zein haur-eskoletako profesionalak lagundu eta segurtatzea.
  • Gurasoak laguntzea umeekiko harreman arruntean suertatzen diren eguneroko arazoen aurrean: jana, loa, kasketak, mugak, negarra…

Edukiak

  • Hazkuntza. Umea heldu bilakatuko duen bidea. Nolako heldua? Hazkuntza-ereduak.
  • Helduen sufrimenduaren ezagupenetik prebentzio-eredu baten formulaziora.
  • Gizartea, gero eta heldugabeagoa. Gu geu, gero eta zoritxarrekoagoak. Noiz arte?
  • Haurren zoriontasunaren mitoa.
  • Garen aita edo ama horiek. Izaki garbiak ala geure historiaren biktimak? Izan ginen umearengan arakatzen. Gure karakterraren garrantzia.
  • 0/7 adin-tartea. Karakterraren gauzatzea.
  • “Normaltasunak” edo gaixotasunik ezak ez dakar osasuna. OSASUNA, hitz larrietan. Osasuna vs patologia vs normaltasuna.
  • Zenbait hazkuntza-eredu. Frustrazioaren teoria vs Autorregulazioaren diskurtsoa.
  • 0/1 urtea. Umetokitik kanpoko haurdunaldia. Garai honen funtsezko garrantzia.
  • Atxikimendua. Sendotasunaren sustraien tokia.
  • Nini eta haurren hizkuntza deskodetzen. Niniekiko lengoaiak: enpatia, kontaktua, begirada.
  • Dependentziaren esperientzia sakona, geroko ume autonomo eta independenteen garantia.
  • Maternage funtzioa.
  • Negarra.
  • Titia, biberoia, txupetea. Ahotasunaren fasea.
  • 1 urtetik aurrerakoa. Banantze, indibidualizatze-prozesua.
  • Psikomotrizitatea eta katuka ibiltzea.
  • Esfinterraren kontrola. Fardela.
  • Mugak: obedientzia. Autoritarismoa vs autoritate funtzionala.
  • Beldurrak.
  • Fantasiaren garaia.
  • Inbidiak eta zeloak.
  • Eskolatzea, edo mundura ateratzea/gizarteratzea?...noiz?
  • Kasketak.
  • Erasokortasuna.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Teoriak izango du arlo handi bat, baina norberaren hausnarketa ahalbidetzeko teknika eta baliabideekin uztarturik. Edo esperientzian oinarritutako jarduerak proposatuko dira.

Nori zuzendua

Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.

Hemen Haur psikologiako ikastaroa dela eta Ane Ablanedori egindako elkarrizketa

http://www.unibertsitatea.net/

Babesleak

Etiketak

hezkuntza, haurrak, haurren garapena, hazkuntza prozesua, haurtzaroa, heldutasuna, gurasoak, hezitzaileak, garapen psikoafektiboa, Nafarroako ikastaroak, Iruñea, udaberriko ikastaroak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 648154

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.