Ikastaroak :: Musika
Izen-ematea: Azpeitiko Udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5). E-postaz ere eman daiteke izena: ikastaroak@azpeitia.eus.
Azpeitiako herritarrentzako matrikula: 18 euro
Ikastaroa asteazkenetan izango da (maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31). Ordutegia: 18:00/21:00.
Tokia: Dinamoan, sormen gunean (Soreasu Antzokia) I (Soreasu Auzunea, Azpeitia).
Ikastaroa astean behin izango da.
Galdera horiei guztiei ikastaro/tailerrean parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantuetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu: idazleak aurkeztuko ditugu, musikariak, testuingurua eta, ondorioz, Euskal Herriaren historia, Euskal Herriaren bilakaera kulturala, soziolinguistikoa eta politikoa hausnartuko ditugu.
Idazlea, kulturgilea, musikazale amorratua, UEUko kidea.
Musikaria, kulturgilea, literaturzalea.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
Idazle eta musikarien artean sortutako kantak izaki, idazleak eta musikariak aurkeztuko ditugu: datu biblio/diskografiko zein biografikoak, kantak sortzailearen obran duen garrantzia, kantek argitaratu ziren une historikoan izan zuten eragina eta gerora gure imajinarioan utzitako arrastoa…
Kanta gehienak zuzenean joko ditugu.
Zenbait kanta grabazioetatik entzungo ditugu.
Kantak aztertuko ditugu, bai letra bai musika.
Musikazaleei, literaturazaleei, , historiazaleei, kulturazaleei, hezitzaile zein irakasleei, kultur kazetariei, soziologoei.
Azpeitiko Gizarte Zerbitzua
(udaletxeko 2. solairua)
Telefonoa: 943 15 71 92
e-posta: ikastaroak@azpeitia.