Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Pedagogia, Soziolinguistika
Ikastaroaren datak: martxoaren 22a, 29a eta apirilaren 5a (asteazkenak).
Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea, mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe gaztelaniara pasatu garelako?
Zergatik egiten dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzeko gakoak ezagutzeko lagungarria da tailerra.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
EMUN-eko hizkuntza portaera aldaketa prozesuetan aditua. Coach-a.
Tailerrean parte hartuko duten pertsonek euskaraz hitz egitean duten deserosotasuna gutxituko dute, eta horrela, euskaraz gehiago egiteko aukera izango dute. Horretarako, oso baliagarriak izango dira maila kognitiboan, emozionalean eta fisiologikoan eskainiko diren baliabideak.
Tailer honen metodologiari dagokionez, lau ezaugarri azpimarratu beharrekoak iruditzen zaizkigu:
Tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak (hizkuntza kontzientziadunak) izango dira. Oinarrizkoa da pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea. Kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko zaizkie, euskaraz gehiago eta erosoago hitz egiteko.