Ikastaroak :: Psikologia

Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urtarrilaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko apirilaren 24a

Ikastaroaren datak: apirilaren 29a eta maiatzaren 6a (larunbatak).

Heriotza bizitzaren parte bat da. Hala ere, gaur egun heriotzaren gaia tabu bat da gure gizartean. Hori dela-eta, gai horren inguruko alderdi asko ilun samar izaten ditugu gure baitan, era horretan, haurrekin gai hau jorratzeko orduan, hainbat zalantza agertu ohi zaizkigu: zer ulertzen dute haurrek heriotzaz? Zelan hitz egin dezakegu haur batekin gai honen inguruan? Nola lagundu ahal diogu dolu-prozesu batean dagoen haur bati? eta abar.

Ikastaro honen bidez, galerak, heriotza eta dolua gaiei helduko diegu. Horretarako gure burua hobeto ezagutzea izango dugu abiapuntua, norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik, ilun dauden bazterrak argitzen saiatuz eta ondoren haurren galera eta dolu-prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango gaituen hausnarketa teoriko-praktikoa bultzatuko da, gai hau haurrekin nola jorratu aztertzeko xedearekin.

unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Ester Alvarez Uria

    Psikologoa; psikoterapia alorrean eta irakaskuntza alorrean esperientziaduna. Lan ildoak hezkuntzan: adimen emozionala eta galera eta doluen lanketa.

Helburuak

  • Ikastaro honetako ikasleek (irakasle, guraso, hezitzaile) beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten errekurtsoak aurkituz.
  • Haurra, galerak, heriotza eta doluaren inguruko hurbilketa teoriko-praktikoa eskaintzea, haurrekin heriotza baten inguruan zelan hitz egin jakiteko eta, galeren ondorioz, haurrek esperimenta ditzaketen emozio-egoerak ezagutu, ulertu eta laguntzeko bideak aztertzeko.
  • Dolu-prozesuan blokeatuta egon daitezkeen haurrak detektatzeko, arreta berezia eman behar zaien jokabideak ezagutzea.
  • Bizitza eta heriotzaren pedagogiaren inguruko hausnarketa bultzatzea.

Edukiak

Galeraren esperientzia eta doluaren prozesua; Haurrak eta galerak; Haurrak eta heriotzaren ulermena, haurraren garapen-aldi desberdinetan; Haurrak eta dolua; Nola lagundu haurrari dolu-prozesu batean; Esku-hartzea: heriotzaren pedagogia; Dolu-prozesuen desberdintasunak generoaren ikuspuntutik.

Metodologia

Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Ikastaroan zehar baliabide didaktiko ezberdinak erabiliko ditugu: alde batetik, bakarkako, binakako zein talde mailan eduki teorikoak era esperientzial batean lantzeko hainbat ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza bultzatzeko; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa bultzatuko da. 

Horretarako, taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko galeren egoeraz talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin txertatuko dutelarik.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, gurasoak,...).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 942 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348008.

Babesleak

Etiketak

Haurra, galera, heriotza, dolua, UEU, ikastaroak, Eibar, Markeskoa

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649086

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.