Ikastaroak :: Komunikazioa

Sormen laborategia: bizitzarako baliabideak

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 140,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 126,00 €. Bazkideak: 105,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urtarrilaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko otsailaren 28a

Ikastaroak aurrez aurreko hiru saio izango ditu: martxoaren 4an, 18an eta apirilaren 1ean (larunbatak), 9:00etatik 13:30etara.

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Sormena gizakiek ideiak, kontzeptuak, objektu berriak eta horien arteko loturak zein problema baterako soluzioak irudikatu, pentsatu eta sortzeko duten ahalmen psikosoziologikoa da, zein edozein giza alorraren aurrerapenerako elementu garrantzitsuena baita.

Ildo horretatik, ikastaroak hau proposatzen du: teknika berritzaileen bitartez, sormen-ahalmen hori garatu eta jorratu ahal izateko bideak zabaltzea. Bakoitzaren sormena izango dugu abiapuntu eta helmuga, bidean agertzen zaizkigun zailtasunak gaindituz jorratuko dugularik bidaia. Horrela, norberaren ezagutza pertsonaletik hasita, sormen-prozesuan parte hartzen duten ezinbesteko metodologia eta ezagupenak landuko ditugu betiere, esperimentazioa bide izango dugularik. Ikastaro honek norberaren eta ingurukoen sormena garatzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Bittor Cámara Hierro

    Arte Ederretan Lizentziatua, Diseinu Grafikoan Diplomatua eta Marrazketa espezialitateko irakaslea DBH eta Batxilergoan.

Helburuak

  • Sormena lantzea, bakoitzak bere baitan dituen baliabideak kontutan hartuta.
  • Sormena lantzeko erabilgarriak diren zenbait metodo ezagutzea eta lantzea.
  • Sormen-ahalmenaren inguruko mitoekin apurtzea.
  • Norberaren sormenerako ahalmenak lantzea.

Edukiak

  • Sormenaren nondik norakoak.
  • Bizitzaren esparru guztietan sormenaren erabileraren sustapena.
  • Norberaren ekarpenen balorazioa.
  • Beste batzuek sortutako sormen-baliabideak.
  • Norberaren baitan dauden sormen-baliabideen sustapena.
  • Sormenaren inguruan bizi ditugun aurreiritzi traketsak.

Metodologia

Metodologia nagusia ikastaro honetan esperimentazio-laborategiaren metodoa izango da, bertan sormena lantzeko eta sustatzeko ariketak egingo ditugu, horien eta emaitzen inguruan hausnarketa eta eztabaidak ikastaroaren azken itxura jorratuko duelarik.

Ikastaroak aurrez aurreko hiru saio izango ditu eta gainontzeko edukiak UEUren ikasgela birtualaren bidez bideratuko dira.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasleei, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, Lehen Hezkuntzako irakasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei, HHE, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei, begiraleei, monitoreei, gurasoei, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348005.

Babesleak

Etiketak

sormena, esperimentazioa, UEUren Ikastetxe Nagusia, udaberriko ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 603007

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.