banner

Ikastaroak :: Geografia, Lurraldea-antolaketa, Informatika

Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS)

  • Hasiera-data: 2017(e)ko apirilaren 27a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko maiatzaren 25a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urtarrilaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko apirilaren 25a

Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 27an (17:30-19:30).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: maiatzaren 25ean (17:30-19:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

«EHko ekonomia eta gizartea ikertzeko lanabesak (GIS librea)» ikastaroaren hiru ekitaldiren ondoren, bigarren zati bat eskaintzeko momentua ikusi dugu. Aurreko ikastaroetan, GISa gizartea eta ekonomia aztertzeko tresna bezala erabili genuen. Oinarriak hartu eta azterketak egin genituen.

Oraingoan, GIS aplikazioen eta haiekin egin daitezkeen eragiketen gaineko eragiketak egingo dira. Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da GISaren oinarrizko ezagumenduak edukitzea. Ez da sakonean ezagutu behar GIS teknologia, baina bai oinarrizko ezagumenduak eduki eta QGIS programarekin ohituta egotea. Zehazki esanda, oinarrizko geoprozesamenduaren gaineko ikastaroa izango da. Datu espazialen arteko eragiketekin, datu berriak sortu eta azterketa berriak egin ahal izateko tresnen erabilera irakatsiko da.

Alor ezberdinetan aplikatzeko oso interesgarriak diren tresnak eskaintzen ditu GISak eta ikastaro honekin, tresna horien erabilera ulertu eta aplikatzeko aukera izango da.

Ikastaroa egiteko, QGIS software librea erabiliko da eta datu espazialak Euskal Herriko zenbait zerbitzaritatik deskargatuko dira (www.euskalgeo.net, www.geo.euskadi.eus, idena.navarra.es).

Ikastaro hau Gaindegia. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiarekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

Helburuak

  • Azterketa espazialen gaineko oinarri bat hartzea eta horiek ulertzea.
  • Geoprozesamenduko ariketak egiten ikastea.
  • Ariketa ezberdinen konbinazioarekin emaitzak lortzea.

Edukiak

1. QGISera sarrera.

  • Softwarearen aurkezpena
  • Oinarrizko kontzeptuen errepasoa
    • Informazio bektoriala
    • Raster informazioa
    • Erreferentzia-sistemak
  • Aplikazioaren oinarrizko tresnak
    • Identifikazioa
    • Aukeraketa
    • Neurketak

2. Datuen edizioa

  • Edizio alfanumerikoa
  • Edizio grafikoa

3. Geoprozesamendu bektoriala. Sarrera

  • Tresnak
    • Bufferra
    • Ebaketa
    • Diferentzia simetrikoa
    • Mozketa
    • Disolbaketa
  • Azterketak
    • Lurraldearen gaineko gurutzaketak
    • Distantzia-matrizeak
    • Bero-mapak

4. Raster geoprozesamendua

  • Lur Eredu Digitalak (LED/MDT)
    • Itzalak.
    • Maldak.
    • Orientazioak.
  • Erauzketa
    • Maila lerroak
    • Mozketa
  • Bektorial/Raster bihurketa.
  • Fusioa.
  • Raster kalkulagailua
  • Zonaldekako estatistikak

5. Proiektua.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Erabilerari dagozkion oinarrizko azalpenak idatziz jasoko ditu ikasleak, baina trebetasun nagusiak datuen ustiapenari lotutakoak izanik, ikasleak ariketa praktikoak burutu beharko ditu. Ariketa praktikoak baloratzeko garaian prozesuak eta emaitzak hartuko dira aintzat.

Nori zuzendua

GISean oinarrizko ezagumenduak dituen edonori. Lagungarria ere QGISean ohituta egotea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348003.
  • Beharrezkoa da ordenagailuan QGIS programa instalatuta edukitzea. Ikastaro honetan ez da instalazioaren gaineko argibiderik emango.
  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Ez da ezinbestekoa moodle-plataforma ezagutzea ikastaroa egiteko. Lehen ikasgelako saioan plataformaren inguruko oharrak emango ditugu, besteak beste, eta ikastaroan zehar, edozein zalantza argitzeko prest izango gara.

Babesleak

Etiketak

GIS, Lurraldea, Geoprozesamendua, UEU, Markeskoa, Eibar, ikastaroak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 628729

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.