Ikastaroak :: Matematika

Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez

  • Hasiera-data: 2017(e)ko martxoaren 1a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko apirilaren 5a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urtarrilaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko otsailaren 22a

Ikastaroan aurreikusitako plazak bete egin dira. Izena emanez gero, itxaron-zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik ikastaroa egiteko aukera duzula jakinarazi arte).

Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: martxoaren 1ean (17:30-19:30).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: apirilaren 5ean (17:30-19:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Erregeletak edo kolorezko zenbakiak George Cuisenaire-k asmatu zituen XX. mendeko berrogeiko hamarkadan. Iraslea eta musikoa zen. Urte asko eman zituen, musikaren didaktikan lanean eta hortik jasotako esperientziaz baliatuz kolorezko tira batzuk sortu zituen bere ikasleei musika erakusteko. Aukeratu zituen koloreak ongi pentsatutakoak ziren: gorriak, arrosak eta marroiak familia bat osatzen dute; horiak eta laranjak beste bat; berde argia, berde iluna eta urdinak beste familia batekoak dira; zuriak bere barne hartzen ditu beste kolore denak eta beste tira guztiak tira zuriz osa daitezke; beltza, kolorearen ukapena, ezin dugu beste tiren zenbaki zehatz baten funtzioan jarri.

Tira horiek egurrezko prismak bihurtu zituen eta ikasleen eskura jarri zituen. Laster konturatu zen kalkulurako zuten balioaz.

Erregeletek matematikek behar duten abstrakzioa lortzen lagunduko digute. Manipulatu (erregleten bitartez), irudikatu (bizi izan duguna adierazi) eta azkenik grafia.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik sortu nuen zientzieskola. Gure helburuetako bat interesa sustatzea da, interes gabe ez dagoelako ikas prozesurik uste baitugu. Ideia hori oinarritzat hartuz diseinatu dugu gure proiektua: matematika manipulatiboak, irakurketa, logika lanketa, sormena, espazio kontrola, hitzaldiak, tailerrak, bakarkako saioak...  Beti ikasi eta eboluzionatzeko prest!!!

Helburuak

  • Etapako irakasleek elkar ezagutzea eta laguntza bultzatu, partekatzea.
  • Ikasle guztien garapenean areagotzea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Manipulazioa ikasleekin lantzea.
  • Irudikapena sustatzea.
  • Abstrakzioa lortzea.
  • Deskonposaketa ulertzea eta indartzea.
  • Eragiketak egiteko beste bide batzuk ezagutzea.

Edukiak

  • Kantitatearen kontzeptua.
  • Zenbakiak eta eragiketak: sistema hamartarra eta kalkulu mentala.
  • Deskonposaketa.
  • Irudikapena eta autoestimuaren garrantzia.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentziala eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma horren bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak, adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Beraz, aurrez aurreko saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuz, ikastaroan alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Plataformaren bidez, edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348002.
  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Ez da ezinbestekoa Moodle plataforma ezagutzea ikastaroa egiteko. Lehen ikasgelako saioan plataformaren inguruko oharrak emango ditugu, besteak beste, eta ikastaroan zehar, edozein zalantza argitzeko prest izango gara.

Babesleak

Etiketak

matematika, erregletak, hezkuntza, UEUren Ikastetxe Nagusia, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 618149

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.