Ikastaroak :: Psikologia

Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan

  • Hasiera-data: 2017(e)ko martxoaren 6a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko apirilaren 6a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urtarrilaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko otsailaren 24a

Ikastaroan aurreikusitako plazak bete egin dira. Izena emanez gero, itxaron-zerrendan sartuko zara (ez egin ordainketarik ikastaroa egiteko aukera duzula jakinarazi arte).

Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Androzentrismoaren arabera antolatuta egonik, egungo hezkuntza-sistemak generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen du. Izan ere, askotan irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak eta bestek, nahi gabe ere, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Egoera hori aldatu eta hezkuntza-sisteman –eta bereziki ikasgelan- hezkidetza nola susta daitekeen azalduko da ikastaro honetan.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Maialen Eldua Azkarate

    Psikopedagogian lizentziatua eta Lehen Hezkuntzako pedagoga terapeutikoa.

  • Luixa Reizabal Arruabarrena

    Psikologian doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

  • Ainize Sarrionandia Peña

    Psikologian doktorea eta EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Curriculum formalean sexismoa transmititzen den moduez jabetzea.
  • Ezkutuko Curriculumean sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Norberaren jokabidearen bitartez hezkidetza sustatzeko gaitasuna garatzea.
  • Hezkidetza sustatze aldera, curriculum formalak eta ezkutukoak izan behar dituzten ezaugarriak ezagutzea.

Edukiak

1. GENERO-SOZIALIZAZIOA ESKOLAN

1.1. Curriculum formala.

1.2. Ezkutuko curriculuma.

2. CURRICULUM FORMAL HEZKIDETZAILEA

2.1. Edukiak eta gaitasunak.

2.2. Irakaskuntza-metodologia.

2.3. Hezkuntza-materialak.

2.4. Ebaluazioa.

3. HEZKIDETZA EZKUTUKO CURRICULUMEAN

3.1. Balioak eta gaitasunak.

3.2. Diziplina

3.3. Irakasle eta bestelako hezitzaileen jokabidea eta jarrera.

3.4. Haurrekiko harremana.

3.5. Ikasgelako apaingarriak eta koloreak.

3.6. Jostailuak eta jolasak.

3.7. Espazioen antolaketa eta erabilera.

3.8. Lanbide-orientazioa.

3.9. Eskolaz kanpoko jarduerak.

3.10. Mintzairaren erabilera.

3.11. Ikastegiaren antolaketa.

3.12. Ikasgelako giroa.

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzia handia eskainiz.

Nori zuzendua

Hezkuntza formalaren alorrean genero-berdintasuna sustatzeko gaitasuna eskuratu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348004.
  • Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Babesleak

Etiketak

hezkidetza, eskola, jarraibide hezkidetzaileak, esku-hartzea, UEU, ikastaroak, Markeskoa, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.