Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza digitala: zure reflex kamera ezagutzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko urtarrilaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko martxoaren 1a

Gaur egun asko dira reflex kamera bat dutenak baina ondo erabiltzen ez dakitenak. Txango/ikastaro honi esker reflex kamerari etekin guztia ateratzea lortuko duzu.

Irakaslea

  • Esther Gamito Gómez

    Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.

    www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito

Helburuak

  • Reflex kamera zer eta nolakoa den ikastea.
  • Reflex kamerak eskaintzen dituen argazki-mota ezberdinak ezagutzea.
  • Reflex kameraren eskuzko agintean erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Sarrera. Zer eta nolakoa da kamera reflex bat.
  • Distantzia fokala. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
  • Obturazio-abiadura. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
  • ISO sentikortasuna. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
  • Diafragma. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
  • Esposizioa eta haren garrantzia.
  • Eremu-sakontasuna. Adibideak eta kasu praktikoak.
  • Nola lortu mugimendua argazkietan ondo ateratzea.

Metodologia

Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean,  ikasleek euren kameretan adibideak landuko dituzte.

Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da, dena argi gera dadin.

Ikastaroa gela batean egin daitekeen arren, kalean landuko dugu, ikastaroa txango moduan planteatuz gero kasu praktiko gehiago landu daitezkeelako.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Norberak bere reflex kamera ekartzea komenigarria da.

Etiketak

irudia, reflex, argia, enkuadrea, kamera

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.