banner graduondokoak

Gradu eta graduondokoak :: Ekonomia, Soziologia, Ingeniaritza , Kimika

Hondakinen kudeaketa eta tratamendua (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: Presentziala
  • Balio akademikoa: 30 ECTS
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 10a

2016ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2016-06-02)

Zalantzarik gabe azken garai hauetan hondakinen gaia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joan da.Zarama gure garaiko ikurra da. Azken 100 urteotan sortu dugu gainontzeko historia guztian baino zarama gehiago. IHOBEk argitaraturiko EAEko Hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko Plan berriaren arabera jatorri anitza duten 5.5 milioi tona sortzen ditugu EAEn, hiri hondakinak, eraikuntzakoak, industrialak,a rriskutsuak, etab. Nafarroan ere maila berean. Europako Batzordeak Ekonomia zirkularreko Paketea onartu berri du, bertan baliabideen efizientzia altuko plangintza zehazten da, Hondakinen kudeaketak orden zehatz bat jarraitu behar duela esaten digute: prebentzioa, berrerabilpena, birziklapena, balorizazioa eta isrketa. Teknologia berriek garrantzia dute, baina ingurumen hezkuntzarik gabe ez dira ezer antza. testuingurua irudikatzeko 2016ko Lur planetaren erradiografia egingo da: biztanleriaren hazkuneda, ebergia eta baliabideen kontsumoa, ingurumen arazoak (klima aldaketa, zaborrera sorrera, kutsadura).

Graduondokoak galdera hauen erantzuna emateko pentsatu da: Zer dira hondakinak? Murriztu daitezke? Nola aurre egin sortzen ari garen hondakinen kopuru handi honi? Legeak gure alde ditugu? zintzuk dira Euskal Herriko eredu ezberdinak hondakinen kudeaketarako? Zein da hondakin zehatz batentzako tratamendurik egokiena?

Graduondokoa antolatzeko orduan ondoko alderdiak landu nahi izan ditugu:

  • Disziplinartekotasuna: UPV/EHUko eta Errioxako Unibertsitateko alor eta gradu ezberidnetako 24 irakasle parte hartuko dute. Alderdi ekonomiko, politikoak, juridikoak, soziologikoak, teknlogikoak eta praktikoak lantzeko egituratuta.
  • Errealitateari lotutako irteerak Alderdi praktikoa jorratzeko asmoz bisitak burutuko ditugu, hiri hondakinak, beira, papera, ur araztegiak, konpostajea, gasifikazioa… oso interesgarriak eta motibagarriak izan daitezke maila teorikoak ikasitako bere ikuspegi praktikotik aztertu ahal izateko. Irteera posible batzuk: San Markos zabortegia, tartamendu mekaniko biologiko plantak (TMB), ontzi arinen bitateko plantak,  errauskailuak (Alonsotegi), auzokonposta eta konpostaje plantak, ur araztegiak, olioak (Rafrinor), beira, papera, plastikoak.

 

Hondakinen kudeaketa eta Tratamendua” graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan  aurkeztu da eta 2016-2017 ikasturtean 4. edizioa burutuko da.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira.
  • Eskola-egunak ostirala eta larunbatak izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.
  • Ordu ez presentzilak moodle plataformaren bidez bideratutako ariketa eta lan ezberdinez bideratuko dira.

Edukiak

  • Datu megamakroskopikoak eta ikuspegi sozio-ekonomikoa
  • Arlo juridiko-politikoa
  • Hondakinen sailkapena eta gaikako bilketa
  • Hiri hondakinak eta hondakin industrialak
  • Ikuspegi aplikatua

Metodologia

Diziplinarteko gaia izanik, ikuspuntu anitzekoa, lau arlo teorikoak garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz. Klase magistralak erabiliko dira, hauetan lan kooperatiboa bultzatuko delarik ariketa ezberdinezn ebazpenerako. Oinarrizko hezkuntza eredu honen osagarri, irteerak ere planteatu ditugu, bertatik bertara maila errealean gertatzen dena ikusi ahal izateko.

Nori zuzendua

Gaia ikuspuntu anitzetik jorratuko da eta hori dela eta hiru talde hauetako hartzaileak egotea aurre ikusten dugu:

  • Gaiarekiko interesa duten eta espezializatu nahi duten graduatu berriak
  • Jada lanean ari diren profesionalak eta gai honetan sakondu eta espezializatu nahi dutenak
  • Gaiarekiko interesa duten bestelako elkarte, mugimendu eta erakundetako kideak

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanikk, bertoko ikaslea ez bazara izan, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Izena emateko epea irailaren 22ra arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 3tik 10era, hau ere UPV/EHUren bitartez.

Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

 

Oharrak

Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu,a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Babesleak

Etiketak

kimika, soziologia, ekonomia, politika, ingeniaritza, zaborra

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660551

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.