Gradu eta graduondokoak :: Itzulpengintza, Informatika
2016ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2016-06-02)
Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute eta 2016-2017 ikasturtean 5. edizioa burutuko dugu.
Ezaugarri orokorrak:
Ikastaroa on line izango da nagusiki. Horretarako, moodle plataforma erabiliko da eta kudeaketa teknikoa UEUk egingo du. Halere, modulu bakoitzean gutxienez saio bat presentziala izango da. Era honetan ikasleek erabateko autonomiaz lan egiten dute eta denbora beren neurrira egokitzeko aukera dute. Halaber, ikasleak, interakzioaren bitartez, beren ikasketen ibilbidea arian-arian eraikiz doaz.Irakaskuntza eredu honek tutoreen lana ezinbesteko bihurtzen du ikasleen eguneroko lana gidatu eta dinamizatzeko garaian. Tutoretza sistemaren bidez ikasleek babes egokia aurkituko dute ikasketa programan zehaztutako helburuak lortu eta ikasketak arrakasta osoarekin bukatzeko.
Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanikk, bertoko ikaslea ez bazara izan, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.
Izena emateko epea irailaren 22ra arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 3tik 10era, hau ere UPV/EHUren bitartez.
Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar baduzu a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.
Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.
(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)