Gradu eta graduondokoak :: Ekonomia, Soziologia, Ingeniaritza , Kimika

Hondakinen kudeaketa eta tratamendua (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: Presentziala
  • Balio akademikoa: 300
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko urriaren 6a

2016ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren ONARPEN OFIZIALAREN ZAI.

 Zalantzarik gabe azken garai hauetan hondakinen gaia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joan da. Izan ere, IHOBEK egindako inbentario baten arabera 1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omen zituzten EAEko herritarrek. Azkeneko datu ofizialek diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugula, eta Nafarroan 409.000 tona.

Baina gaia bere lekuan ipinteko, 2012ko munduko erradiografia eskaini beharko genuke, eboluzio garaikidea nolabait esatearren; datu megamakroskopikoetan oinarrituta, hots, hazkunde esponentzialak (biztanleria, energia, zaborra, plastikoak, lehengai ez organikoak, metalak, ….) ezagutzera eman behar dugu. Aldaketa guzti guztietan hondakinak sortzen direnez, honi buruzko ideia orokor batzuk plazaratu beharko dira. Zer dira hondakinak ? Zelan aurre egin sortzen ari garen hondakinen kopuru handi honi?

Beraz, graduondokoa antolatzeko orduan ondoko alderdiak landu nahi izan ditugu:

  • Disziplinartekotasuna: UPV/EHUko eta Mondragon Unibertsitateko 24 irakasle. UEUko Kimika Sailaren gidaritzapean. Alderdi ekonomiko, politikoak, juridikoak, teknikologikoak eta praktikoak lantzeko egituratuta.
  • Errealitateari eta gaur egunerokotasunari lotuta: Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin elkarlanean, 8 irteera proposatu ditugu. Izan ere, bisitak, hiri hondakinak, beira, papera, ur araztegiak, konpostajea, gasifikazioa… oso interesgarriak eta motibagarriak izan daitezke maial teorikoak ikasitako bere iksupegi praktikotik aztertu ahal izateko. Irteera posible batzuk: San Markos, Garbiker (Zornotza), Artigas (biogas), Errauskailuak (Alonsotegi), Konpostajea, Ur Araztegiak, Olioak (Rafrinor), Beira, Papera, Plastikoak.

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira.
  • Eskola-egunak ostirala eta larunbatak izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

 

Edukiak

  • Datu megamakroskopikoak eta ikuspegi sozio-ekonomikoa
  • Arlo juridiko-politikoa
  • Hondakinen sailkapena eta gaikako bilketa
  • Hiri hondakinak eta hondakin industrialak
  • Ikuspegi aplikatua

Metodologia

Gai  interdisziplinarioa izanik, ikuspuntu anitzekoa, lau arlo teorikoak garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz. Oinarrizko hezkuntza eredu honen osagarri, irteerak ere planteatu ditugu, bertatik bertara maila errealean gertatzen dena ikusi ahal izateko.

Nori zuzendua

Gaia ikuspuntu anitzetik jorratuko da eta hori dela-eta hiru talde hauetako hartzaileak egotea aurre ikusten dugu:

  • Gaiarekiko interesa duten eta espezializatu nahi duten graduatu berriak
  • Jada lanean ari diren profesionalak eta gai honetan sakondu eta espezializatu nahi dutenak
  • Gaiarekiko interesa duten bestelako elkarte, mugimendu eta erakundetako kideak

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, behin UPV/EHUren onarpean jaso ondoren.

Ordura arte informazio gehiago hemen eskuratu dezakezu.

Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar baduzu a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu,a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Babesleak

Etiketak

kimika, soziologia, ekonomia, politika, ingeniaritza, zaborra

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.