Gradu eta graduondokoak :: Geografia, Herri-administrazioa, Lurraldea-antolaketa, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia, Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: Presentziala
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko apirilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko irailaren 20a

Gaur egun paisaiari buruzko trebakuntza-eskaintza oso txikia da. Europan, herrialde askotan, gai horren inguruko trebakuntza unibertsitateko titulua da; baina Espainiako estatuan, gai horren inguruko titulazioa graduondoko ikastaroen bidez lortu behar da.

Lurraldearen nahiz Paisaiaren Planifikazioa, Antolamendua eta Kudeaketa zeharkako gaiak dira, eta oso diziplina desberdinetatik bideratzea eta tratatzea eskatzen dute. Horren ildotik, geografoek, arkitektoek, ingeniariek, anbientologoek, biologoek, geologoek, soziologoek, historialariek, abokatuek, ekonomialariek eta bestelako teknikari eta profesionalek parte hartu izan dute lurraldearen eta paisaiaren planifikazio, antolamendu eta kudeaketa prozesuetan azken urteotan. Horiei guztiei eskaintzen zaie honako ikastaro hau.

Beste alde batetik, lurraldearen antolamendurako prozesuak ez daude Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako ikasleengandik ez profesionalengandik urrun. Hala ere, lurraldeen artean alde handia dago. EAEn, 20 urte baino gehiago dira gai hori tratatzen, planifikatzen eta hari buruzko legeak ematen ari direla; Nafarroan, aldiz, gaia berriagoa da. Iparraldearen kasuan, Frantziako euskal lurraldean, oso dinamika desberdina erabili izan dute eredu politiko zentralizatuagoa dutelako eta, aldi berean, ez dutelako errealitate politiko eta administratibo propio eta aintzatetsirik. Paisaiaren kasua oso bestelakoa da. Azken bi urteetan landutako gaia da, eta, kasu askotan, oraindik ere ibilbide luzea du lantzeko eta osatzeko. Egoera anitz eta konplexu honek, tradizioduna baina landu beharrekoak, ikastaro honi oso helburu eta erronka interesgarriak gehitzen dizkio, eta, aldi berean, ikastaro hori egiten dutenei, espezializazio-ikastaroa egin ondoren, plataforma bat eskaintzen die bai lanean txertatzeko bai prestakuntza jarraiturako, lan mota horietan dihardutenen kasuan.

Horrez gain, ziur gaude Paisaia funtsezko gaia izango dela Euskal Herri osoko lurralde-politika berrien garapenean. Alde batetik, Iparraldean dagoeneko araututa, planifikatuta, antolatuta eta kudeatuta dagoen gaia delako; gainera, EAEn bada, gaur egun, alderdi nagusiek adostutako Lege aurreproiektua Florentziako Itunaren postulatuak jasotzen dituena eta, seguru aski gutxi barru onartuko dena. Nafarroan, bestalde, gaur egun ez dago horren inguruko ekimen argirik, baina Espainiako estatuko gainerako eskualdeek gaiaren inguruko legeak eta planifikaziorako, antolamendurako eta kudeaketarako figura eta prozesuak garatzen joango diren heinean, Nafarroak ere antzera jokatu beharko du. Horrek guztiak bestelako jitea emango die Lurraldearen Antolamendurako prozesuei eta, aldi berean, planifikazioak, txostenak, ingurumen inpaktuko azterketak eta gaiak sor ditzakeen gainerako lanak egingo dituzten profesionalak behar izango dira. Izan ere, EAEn, gaur egun, eta aitzindaria izan den deialdi baten ondorioz, paisaiaren hiru katalogoren aurretiazko garapena badago (Enkarterriak, Arabako Errioxa eta Urola-Kosta), eta gainerako eremu funtzionalekin eta haien xedapenekin (Jarraibideak) osatu behar izango dira, aipatutako arloetako Plan Partzialak ezartzen direnean. Horregatik guztiagatik, gure ustez, etorkizunean izango duen garapena oso erakargarria izango da gai horretako prestakuntza osatu nahi duten eta, aldi berean, prestakuntza horretarako euskara hautatu nahi duten hiru lurraldeetako ikasleentzat.

 

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta:  Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia; eta Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila. Halaber, gaiaren inguruan lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Graduondokoaren sustatzaile dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira.
  • Eskola-egunak ostirala eta larunbatak izango dira urria eta apirila bitartean.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

 

DIRULAGUNTZAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira hala behar izanez gero, gehienez, matrikularen %35a ordainduko da.

Irakasleak

  • Juan Cruz Alberdi Collantes

    Geografiahn doktorea, UPV/EHUko Geografia irakaslea eta ikertzailea.

  • Joseba Koldobika Arbaiza Alvarez

    Geografoa, EHUko Geografia, Aurrehistoria eta Arkeologia saileko ikertzailea. UEUko bazkidea.

  • Iñaki Barcena Hinojal

    Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Ander Pilipa Beristain Bernedo

    Arkitektoa, eraikuntza eta hirigintzan aditua.

  • Gorka Bueno Mendieta

    Telekomunikazioetan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUko kidea.

  • Jose Ignacio Cubero Marcos

    Zuzenbideak doktorea, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko irakaslea.

  • Miren del Val Blanco

    Geografian lizentziatua eta kuaternarioko geologian masterra. Doktoretza ikasketak egiten UPV/EHUn.

  • Iker Etxano Gandariasbeitia

    Ekonomista, UPV/EHUko ekonomia irakaslea.

  • Andoni Etxezarreta Sagastibeltza

    Arkitektoa, Oiartzungo udal-arkitektoa

  • David Hoyos Ramos

    ECOPOL: Ekonomia Ekologikoan eta Ekologia Politikako Ikerketa Taldeko kidea.

  • Iñaki Lasagabaster Herrarte

    Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko katedraduna.

  • Peio Lozano Valencia

    Geografian doktorea, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.

  • Iñaki Moro Deordal

    Geografia irakaslea UPV/EHUn.

  • Eneka Quintana Velez

    Geografian lizentziatua. UPV/EHUko Natura- eta paisaia-inguruneen kudeaketa eta antolamenduan goi mailako gradua. Paisaiaren planifikazioan eta arkitekturan aditua.

     

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

  • Pello Urkidi Elorieta

    Geografian doktorea, UPV/EHUko Donostiako Irakasle Eskolako zuzendaria.

Helburuak

Kurtso honen xedea honaxe hau:

  • Euskal-Herriaren barnean, azken urteotan Lurralde eta Inguru-giro arlotan eman diren politikak, legeak, eskumenak, planifikazio motak eta kudeaketaren egoerari buruzko deskribapen, analisia eta diagnostiko orokorra eta zehatza egitea.
  • Kurtso honetan, parte hartzera doazten pertsonei, lurralde politikaren barruan eman diren prozesuak ezagutzea eta ulertzea.
  • Etorkizunean lanbidea bihur daiteken arlo aplikatuenak ondo azaltzea ikasleak ondo ikas ditzaten.

Xede hau kontuan harturik, hona hemen kurtso honek bete beharko lituzkeen helburu zehatzak:

  • Lurralde Antolamenduaren irakurketa kritikoa egitea
  • Lurralde Antolamenduari lotutako gaiak zabaldu eta Euskal Herriko eskalara ekartzea
  • Lurralde Antolamenduak jorratu beharreko irizpide ezberdinen arteko elkarlotura azpimarratzea
  • Lurraldeak aurkezten dituen ezaugarriak ulertu eta euren arteko harremanak interpretatuz Euskal Herriko lurralde antolamenduari lotutako politiken inguruko hausnarketa kritikoak bultzaraztea

Edukiak

  • Planifikazioa, lurraldea eta paisaia. Kontzeptualizazioa planteamendu sistemikoaren eremuan (4 ECTS)
  • Plangintza eta antolamendua: eskala eta eskumen kontua. Euskal Herriaren kasua. (5 ECTS)
  • Lurraldea eta paisaia: azterketarako eta ebaluaziorako tresnak eta prozedurak (5 ECTS)
  • Paisaiaren analisiari buruzko teoria eta praktika. Euskal Herriko pasaiaiaren katalogoak (5 ECTS)
  • Ingurune naturala eta gizartea pasaiaren eta lurraldearen antolamenduan. Ingurumen inpaktuarne ebaluazioa eta herritarren parte-hartzea (5 ECTS)
  • Ikerlanak (3 ECTS)
  • Praktikak (3 ECTS)

Metodologia

Graduondokoaren eredua irakaskuntza/ikaskntza prozesuan oinarritzen da. Bide horretatik garrantzi berezia eskainiko zaio tutore eta ikaslearen arteko harremanari.

Edukiak aurrez aurreko saioetan antolatu diren arren, zati handi bat on-line gauzatuko da, bai tutoretzarako saioen bitartez, zein moduluetako dokumentazio eta jarduera osagarrien bitartez.

Azkenik, ikasleek, eskolak jarraitzeaz gain, ikerketa-lan bat eta praktika aldeia ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz. Zeregin horretan ikasle bakoitzak zuzendari bat izango du norabidetza akademikoa eskaintzeko.

Nori zuzendua

Gaia ikuspuntu anitzetik jorratuko da eta hori dela-eta hiru talde hauetako hartzaileak egotea aurre ikusten dugu:

  • Gaiarekiko interesa duten eta espezializatu nahi duten graduatu berriak
  • Jada lanean ari diren profesionalak eta gai honetan sakondu eta espezializatu nahi dutenak
  • Gaiarekiko interesa duten bestelako elkarte, mugimendu eta erakundetako kideak

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.

Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.

Graduondokoaren prezioa 1.500€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da, eta bigarrena, otsailaren lehenengo astean.

Oharrak

Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)

Babesleak

Etiketak

berezko titulua, lurralde antolamendua, paisaia, parte hartzea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.