bazkide egin zaitez

UEU365

ETIKETAK

Gradu eta graduondokoak :: Geografia, Herri-administrazioa, Lurraldea-antolaketa, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia, Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: Presentziala
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko apirilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko irailaren 20a

Gaur egun paisaiari buruzko trebakuntza-eskaintza oso txikia da. Europan, herrialde askotan, gai horren inguruko trebakuntza unibertsitateko titulua da; baina Espainiako estatuan, gai horren inguruko titulazioa graduondoko ikastaroen bidez lortu behar da.

Lurraldearen nahiz Paisaiaren Planifikazioa, Antolamendua eta Kudeaketa zeharkako gaiak dira, eta oso diziplina desberdinetatik bideratzea eta tratatzea eskatzen dute. Horren ildotik, geografoek, arkitektoek, ingeniariek, anbientologoek, biologoek, geologoek, soziologoek, historialariek, abokatuek, ekonomialariek eta bestelako teknikari eta profesionalek parte hartu izan dute lurraldearen eta paisaiaren planifikazio, antolamendu eta kudeaketa prozesuetan azken urteotan. Horiei guztiei eskaintzen zaie honako ikastaro hau.

Beste alde batetik, lurraldearen antolamendurako prozesuak ez daude Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako ikasleengandik ez profesionalengandik urrun. Hala ere, lurraldeen artean alde handia dago. EAEn, 20 urte baino gehiago dira gai hori tratatzen, planifikatzen eta hari buruzko legeak ematen ari direla; Nafarroan, aldiz, gaia berriagoa da. Iparraldearen kasuan, Frantziako euskal lurraldean, oso dinamika desberdina erabili izan dute eredu politiko zentralizatuagoa dutelako eta, aldi berean, ez dutelako errealitate politiko eta administratibo propio eta aintzatetsirik. Paisaiaren kasua oso bestelakoa da. Azken bi urteetan landutako gaia da, eta, kasu askotan, oraindik ere ibilbide luzea du lantzeko eta osatzeko. Egoera anitz eta konplexu honek, tradizioduna baina landu beharrekoak, ikastaro honi oso helburu eta erronka interesgarriak gehitzen dizkio, eta, aldi berean, ikastaro hori egiten dutenei, espezializazio-ikastaroa egin ondoren, plataforma bat eskaintzen die bai lanean txertatzeko bai prestakuntza jarraiturako, lan mota horietan dihardutenen kasuan.

Horrez gain, ziur gaude Paisaia funtsezko gaia izango dela Euskal Herri osoko lurralde-politika berrien garapenean. Alde batetik, Iparraldean dagoeneko araututa, planifikatuta, antolatuta eta kudeatuta dagoen gaia delako; gainera, EAEn bada, gaur egun, alderdi nagusiek adostutako Lege aurreproiektua Florentziako Itunaren postulatuak jasotzen dituena eta, seguru aski gutxi barru onartuko dena. Nafarroan, bestalde, gaur egun ez dago horren inguruko ekimen argirik, baina Espainiako estatuko gainerako eskualdeek gaiaren inguruko legeak eta planifikaziorako, antolamendurako eta kudeaketarako figura eta prozesuak garatzen joango diren heinean, Nafarroak ere antzera jokatu beharko du. Horrek guztiak bestelako jitea emango die Lurraldearen Antolamendurako prozesuei eta, aldi berean, planifikazioak, txostenak, ingurumen inpaktuko azterketak eta gaiak sor ditzakeen gainerako lanak egingo dituzten profesionalak behar izango dira. Izan ere, EAEn, gaur egun, eta aitzindaria izan den deialdi baten ondorioz, paisaiaren hiru katalogoren aurretiazko garapena badago (Enkarterriak, Arabako Errioxa eta Urola-Kosta), eta gainerako eremu funtzionalekin eta haien xedapenekin (Jarraibideak) osatu behar izango dira, aipatutako arloetako Plan Partzialak ezartzen direnean. Horregatik guztiagatik, gure ustez, etorkizunean izango duen garapena oso erakargarria izango da gai horretako prestakuntza osatu nahi duten eta, aldi berean, prestakuntza horretarako euskara hautatu nahi duten hiru lurraldeetako ikasleentzat.

 

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta:  Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia; eta Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila. Halaber, gaiaren inguruan lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Graduondokoaren sustatzaile dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

 

Ezaugarri orokorrak:

 

DIRULAGUNTZAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira hala behar izanez gero, gehienez, matrikularen %35a ordainduko da.

Irakasleak

Helburuak

Kurtso honen xedea honaxe hau:

Xede hau kontuan harturik, hona hemen kurtso honek bete beharko lituzkeen helburu zehatzak:

Edukiak

Metodologia

Graduondokoaren eredua irakaskuntza/ikaskntza prozesuan oinarritzen da. Bide horretatik garrantzi berezia eskainiko zaio tutore eta ikaslearen arteko harremanari.

Edukiak aurrez aurreko saioetan antolatu diren arren, zati handi bat on-line gauzatuko da, bai tutoretzarako saioen bitartez, zein moduluetako dokumentazio eta jarduera osagarrien bitartez.

Azkenik, ikasleek, eskolak jarraitzeaz gain, ikerketa-lan bat eta praktika aldeia ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz. Zeregin horretan ikasle bakoitzak zuzendari bat izango du norabidetza akademikoa eskaintzeko.

Nori zuzendua

Gaia ikuspuntu anitzetik jorratuko da eta hori dela-eta hiru talde hauetako hartzaileak egotea aurre ikusten dugu:

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.

Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.

Graduondokoaren prezioa 1.500€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da, eta bigarrena, otsailaren lehenengo astean.

Oharrak

Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)

Babesleak

Etiketak

berezko titulua, lurralde antolamendua, paisaia, parte hartzea