Gradu eta graduondokoak :: Itzulpengintza, Informatika

Itzulpengintza eta teknologia (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko apirilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko irailaren 20a

Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak ONLINE izango dira
  • Saio presentzialak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

 

DIRULAGUNTZAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira hala behar izanez gero, gehienez, matrikularen %35a ordainduko da.

Irakasleak

  • Nora Aranberri Monasterio

    Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Josu Barambones Zubiria

    Itzulpengintza eta interpretazioan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.

  • Elena Garcia Berasategi

    Pasaiako Portu Agintaritzako Kalitate Sistemen eta Hizkuntza Kudeaketaren Teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.

  • Ane Goenaga Unamuno

    Biologian lizentziatua. Itzultzailea. Elhuyar Fundazioko langilea.

  • Ixiar Iza Agirre

    Ingeniaria. Itzultzailea. Elhuyar Fundazioko langilea.

  • Gorka Labaka Intxauspe

    Informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikertzailea. UEUko kidea.

  • Ritxi Lizartza Urrestarazu

    Euskal Filologian lizentziatua. Itzulpengintzan aditua. UEUko kidea.

  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga

    Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUko kidea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

  • Idoia Santamaría Urkaregi

    Euskal filologian lizentziatua. Itzultzailea.Elhuyar Fundazioko langilea.

  • Kepa Sarasola Gabiola

    Informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea. UEUko kidea. UEUko Zuzendaria.

  • Ibon Uribarri Zenekorta

    Filosofian doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta itzultzailea.

  • Beatriz Zabalondo Loidi

    Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.

Helburuak

  • Itzulpen enkarguekin lotutako prozesu guztiak sakon ezagutzea.
  • Informazioa kudeatzeko gai izatea.
  • Itzulpengintzari aplikatzen zaizkion oinarrizko teknologiak modu praktikoan erabiltzen ikastea.
  • Itzulpen-prozesu osoa kontrolatzea tresna egokiak erabiliz.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea.
  • Itzulpen automatikoarekin lotutako teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea.
  • Hizkuntza corpusek itzultzaileen eguneroko lanean duten garrantziaz ohartaraztea.
  • Softwarearen eta web guneen lokalizazioarekin lotutako prozesuak sakon ezagutzea.
  • Ikus-entzunezko itzulpengintzaren alderdi guztiak bereganatzea.

Edukiak

  • Corpusak eta Itzulpengintza (4 ECTS)
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpena (4 ECTS)
  • Itzulpen proiektuen kudeaketa (3 ECTS)
  • Lokalizazioa (5 ECTS)
  • Ikus-entzunezko itzulpengintza (5 ECTS)
  • Hizkuntza teknologiak eta itzulpen automatikoa (5 ECTS)
  • Kurtso bukaerako proiektua (4 ECTS)

Metodologia

Ikastaroa on line izango da nagusiki. Horretarako, moodle plataforma erabiliko da eta kudeaketa teknikoa UEUk egingo du. Halere, modulu bakoitzean gutxienez saio bat presentziala izango da. Era honetan ikasleek erabateko autonomiaz lan egiten dute eta denbora beren neurrira egokitzeko aukera dute. Halaber, ikasleak, interakzioaren bitartez, beren ikasketen ibilbidea arian-arian eraikiz doaz.Irakaskuntza eredu honek tutoreen lana ezinbesteko bihurtzen du ikasleen eguneroko lana gidatu eta dinamizatzeko garaian. Tutoretza sistemaren bidez ikasleek babes egokia aurkituko dute ikasketa programan zehaztutako helburuak lortu eta ikasketak arrakasta osoarekin bukatzeko.

Nori zuzendua

  • Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatu berriei.
  • Itzulpengintzan aritzen diren profesionalei eta bere jakintza espezializatzeko edo gaurkotzeko asmoa dutenei.
  • Filologia ikasketak egin eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten lizentziatuei.

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.

Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.

Graduondokoaren prezioa 1.500€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da, eta bigarrena, otsailaren lehenengo astean.

Oharrak

Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)

Etiketak

berezko titulua, hizkuntza teknologiak, corpusak, lokalizazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.