Gradu eta graduondokoak :: Informatika

Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Balio akademikoa: 34 ECTS
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 30a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 24a

Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan nagusitasuna lortu ez badu ere, zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.

Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU, UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute 5. urtez.

Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko aurrez-aurreko saio bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.

Software librearen inguruko graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.

Zuzendaria:

Iñaki Alegria Loinaz. Indormatikan Doktorea. EHUko irakaslea Informatika fakultatean. IXA taldeko kidea. UEUko Informatika Saileko kidea.

Helburuak

Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea izango da helburu nagusia. Beraz, honako gai hauetan sakontzea ezinbestekoa izango da:

  • sistemaren eta sarearen administrazioa
  • sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak
  • bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak

Horrez gain horretarako beharrezkoa den oinarri kontzeptuala eta software libreak aplikazio zein negozio-ereduan egiten dituen ekarpenak ere azalduko dira.

Edukiak

  1. SARRERA: Instalazioa. Software librea: Sarrera. Lizentziak, negozio-eredua, arrakasta izan duten kasuak eta aplikazioak
  2. SISTEMA ERAGILEAK eta TCP/IP: Oinarrizko kontzeptuak: prozesuak, memoriaren kudeaketa eta dispositiboen zein fitxategien kudeaketa.
  3. SISTEMAREN ADMINISTRAZIOA: GNU/LINUX.
  4. SAREAREN ADMINISTRAZIOA: Konfigurazioa, sare lokalaren zerbitzuak eta Internet/Intranet zerbitzariak
  5. SEGURTASUNA: Oinarrizko kontzeptuak eta praktikak
  6. WEB GUNE DINAMIKOEN GARAPENA: PHP eta MySQL
  7. EDUKI DIGITALEN ARGITALPENA: HTML, XML ETA Plone
  8. Ikerketa lana.

Metodologia

On-line izango da, modulu bakoitzean aurrez-aurreko saio batekin osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.

Kredituen osaketa

  • 4 kredituko 7modulu izango dira, oinarrizko materiala, ariketa eta praktikekin.
  • Modulu bakoitzari aurrez-aurreko saio batekin ematen zaio amaiera. UEUren Ikastetxe nagusian, Eibarren, ospatzen dira hilabetean behin.
  • Ikastaroaren amaieran ikerketa lan bat aurkeztu beharko da 6 krediturekin baloratuko dena.

Nori zuzendua

  • Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako profesionalei
  • Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako irakasleei
  • Software librean aritzen direnei, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoz
  • Praktikaren bidez ikasi duten zaletuei, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoz

Aurretik ezagutu beharrekoa

  • Informatikako ezagumendu sendoak: programazioa, datu-baseak, aplikazioen erabilpena.
  • Ezagumendu horiek egiaztatzeko aurrematrikula egiterakoan honako dokumentuen artean egokien ikusten direnak aurkeztuko dira: ikasketak Informatikaren arloan, lan-esperientzia informatikaren arloan, garatutako proiektuak edo aplikazioak, bestelakoak (ezagutza horiek bermatzeko lagungarri diren neurrian)

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko webgunetik "esteka honetan" dagoen formularioa beteta, beharrezko laguntza eskaintzen dizugu.

Graduondokoari buruzko informazio gehiago Hemen.

Etiketak

software librea, sareak, programazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.