Gradu eta graduondokoak :: Filosofia, Soziologia

Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: Presentziala
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 30a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX-XXI. mendeetan graduondokoak helburu bikoitza du:

1/alde batetik; beraien lanaren oparotasun eta kalitatearengatik Euskal Herriko pentsamenduaren eta kulturaren garapenean berebiziko garrantzia duten hainbat euskal autoreen lana berreskuratzea eta horien gainean hausnarketa sakona sustatzea XX-XXI. mendeko Euskal Herriaren pentsamenduaren historia egiteari ekiteko eta horrekin batera egungo egoera sozio-politiko eta kulturala ulertzeko;

2/bestetik, aurrean aipatu zeregin horretan, diziplina ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Euskal Herriko pentsamenduaren historia sortze horretan ikuspegi zabala eta aberatsa eskaintzeko.

Zeregin horretan 60. hamarkadatik gaur egunera arte euskal pentsamenduan izan diren diskurtso berritzaileak ezagutarazi nahi ditu lan honek, gure historiaren eta pentsamenduaren ulermen sakonago baterako marko eta tresnatzat, teoria kritikoa eta literatur kritika erabiliz. Honek gurean jada klasikoak diren gaiak jorratzera bideratuko gaitu, aldi berean egunean pil-pilean dauden teoria berriak landuz, EHkoak, zein kanpokoak. Honek egungo errealitate sozio-politiko eta kulturala ulertzeko Euskal Herriko pentsamenduaren gaurkotasuna eta errelebantzia agerian utziz.

Aurrekoa Euskal Herriko panorama akademikoan berritasun handia dakarren proiektua da, izan ere, gure panorama akademikoan euskal pentsamenduaren eta Kultur Ikasketen arteko uztarketa gauzatzen den lehenengo aldia da. Euskal pentsamendua Euskal Herriko ikuspegitik eta euskaraz lantzeko aukera eskaintzeaz gain, atzerriko pentsamendu korronteen eta autoreen ekarpenak ustiatuz euskal pentsamendu berria sortzea ahalbidetzen du.

Graduondokoan hizpide izango ditugun gaien artean ikuspegien aniztasuna da nagusi, diziplinen pluraltasunari dagokionez eta baita gaiei dagokionez ere: filosofia, historia, soziologia, antropologia, abertzaletasuna, ETA, marxismoa, queer, ekologismoa, herri eraikuntza, euskal literatura, musika eta artea… Eta honekin batera urteetan zehar akademiaren partetik beharrezko aintzatespenik gabe euskaraz lan intelektual eskerga egin duten euskal autoreen lana: Mirande, Txillardegi Joxe Azurmendi, Rikardo Arregi, Karlos Santamaria…Irakaskuntzari dagokionez, gurean jada aurkezpenik behar ez duten irakasle eta idazleek parte hartzen dute proiektu honetan, Joxe Azurmendi kasu. Aldi berean, etorkizunean ezagunak izango diren gazte intelektual hasiberrien ekarpena da graduondoko honi freskotasuna ematen diona.

Graduondoko honen antolaketan UPV/EHUko Sail bik parte hartzen dute: Soziologia eta Politika eta Administrazio Zientziak, eta UEUko Soziologia eta Filosofia Sailek.

"Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean" graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.

Eskolak UEUko Bilboko egoitzan izango dira, ostirala arratsaldez eta larunbata goizez.

Irakasleak

Edukiak

Oinarri teorikoak. Euskal Pentsamendura sarrera. (4 kreditu)    SUSTRAIAK

  • XVI. mendetik XX. mendera: apologistak eta ilustrazioa – Joseba Gabilondo (Kreditu 1)
  • Susmoaren filosofia: Marx, Nietzsche, Freud – Markos Zapiain (Kreditu 1)
  • EHko existentzialismoaren/pertsonalismoaren oinarriak – Alaitz Aizpuru (Kreditu 1)
  • Kulturaren kritika – Ane Larrinaga (1 kreditu)

Iraganetik orainera. Euskal Pentsamenduaren bilakaera. (11 kreditu)    ENBORRA

  • XX. mende hasieratik 50. hamarkadara. (1,5 kreditu)
    • Unamuno – Joxe Azurmendi (0,5 kreditu)
    • Kazetaritza, saiakera eta ideologi eztabaidak 50. hamarkadan – Pako Sudupe (1 Kreditu)
  • 60/70 hamarkadak:. Txillardegi ardatz - Alaitz Aizpuru (1,5 kreditu)
  • Barandiaran: identitatearen eraketa antropologiatik – Aizpea Leizaola/ (1,5 kreditu)
  • Euskal Identitatea Moderniatik Hipermoderniara – Edu Apodaka (1,5 Kreditu)
  • Euskal pentsamendua komunitatearen bila: komunitate kontzeptuaren garrantzia gizarte-pentsamenduan – Txoli Mateos  (0,5 kreditu)
  • Abertzaletasunaren bilakaera (1,5 kreditu)
    • Nazionalismo eredu desberdinak EHan – Julen Zabalo (0,5 kreditu)
    • b) Aranatik ETAra – Unai Apaolaza (1 kreditu)
  • Hizkuntza, hezkuntza eta identitatea. Ikastola eta gau-eskolen sorreratik euskal curriculumera – Gurutze Ezkurdia eta ARAKA ikertaldea. (1,5 kreditu)
  • Euskal identitatearen bilakaera XX. mendetik gaur egunera. (1,5 kreditu)
    • Literatura; Orixetik Sarrionaindiara – Ibai Atutxa (0,5 kreditu)
    • Musika; Ez dok hamairutik RRVra – Josu Larrinaga (0.5 kreditu)
    • Artea; Zubiaurre, Arteta, Basterretxea eta Oteiza – Beñat Sarasola (0,5 kreditu)

Etorkizunera begira. Proposamen berriak. (9 kreditu) ADARRAK

  • Joxe Azurmendi: atzo, gaur eta bihar – Andoni Olariaga (1,5 kreditu)
    • Azurmendi: borroka  sinbolikoa – Ander Iturriotz (0,5 kreditu)
  • Genero rolak literaturan- Jone Martinez (1 kreditu)
    • Queer teoria - Joseba Gabilondo (0,5 kreditu)
  • Pentsamendu ekologista Euskal-Herrian – Iñaki Barcena (1 kreditu)
    • Gizakia / animalia: harreman berriak pentsatzen – Bakarne Altonaga (0,5 kreditu)
  • Herri eraikuntzaren teoria: sarrera – Iban Galletebeitia (1 kreditu)
    • Herri eraikuntza – Mario Zubiaga (1 kreditu)
  • Postmarxismora sarrera - Iker Arranz (0,5 kreditu)
    • Hipotesi komunistaren birdefinizioa – Imanol Galfarsoro (1,5 kreditu)

Ikerketa lana (4 kreditu) + Praktikak (Kreditu bat)   FRUITUAK

Metodologia

Graduondoko hau Gizarte Zientzien alorrean formakuntza eta  Euskal Herriko pentsamenduan eta kulturan interesa duen ororentzat zuzendua dago. Gure xedea da ikaslea bere ikasketen protagonista izatea. Horretarako mintegi erako eskolak eskaintzen ditugu ikasleen parte hartzea bultzatzeko eta ikasle-ikasle zein ikasle-irakasle arteko elkarrekintzan eta dialogoan oinarritutako giro dinamikoa sortzeko eta parte hartzaile guztien artean hausnarketa eta sormen pertsonal zein kolektiborako espazioa eraikitzeko.

Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz. Zeregin horretan ikasle bakoitzak zuzendari bat izango du norabidetza akademikoa eskaintzeko. Halaber, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera egongo da: ikasleek UEUko ikastaro bat (edo gehiago, ikasle kopuruaren arabera) antolatuz praktikak egiteko aukera izango dute, euskal kultura eta pentsamenduaren suspertzean parte hartze zuzenari eta aktiboari bide emanez.

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.

Graduondokoaren prezioa 1.350€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da. Bigarrena, otsailaren lehenengo astean ordainduko da.

Etiketak

abertzaletasuna, barandiaran, azurmendi, euskal identitatea, euskal kultura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.