bazkide egin zaitez

UEU365

ETIKETAK

Gradu eta graduondokoak :: Filologia, Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika

HIZNET - Hizkuntza plangintza graduondokoa (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Balio akademikoa: 31 ECTS
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko ekainaren 20a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 5a

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintza (HIZNET) ikastaro hau.

Ikastaroaren koordinatzailea UEUkidea eta EHUko irakaslea den Iñaki Martinez de Luna da.

Helburuak

Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:

Edukiak

Graduondokoa egiten duten ikasleek egitarauan eskaintzen diren 35.5 kreditutatik gutxienez 31 ECTS kreditu aukeratu behar dituzte, horietatik 20.8 kreditu derrigorrezkoak direnak. Derrigorrezko kredituen artean, Sakontze Egitasmoa dago, ikasturte osoan zehar lantzen joan behar den ikerketa lana eta baita aurrez aurreko 4 saio ere, Eibarko UEUren egoitzan ospatzen direnak larunbata goizetan.

Egitarau osoa ikusteko, HIZNETeko webgunera jo, hona.

Metodologia

Ikastaroa online izango da eta irakasgaiak graduondokoaren web gunean izango dira eskuragarri. Irakasgai batetik bestera iragan ahal izateko, ikasleak irakasgaiari dagokion ebaluazio-testa, ariketa eta balorazioa egin behar ditu. Izkutuko gako baten bidez, web gunean honakoak egin ahal izango ditu:

Azkenik, gai zehatzak lantzeko 4 saio presentzial ere izango dira.

Nori zuzendua

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro honen kudeatzailea ASMOZ Fundazioa da eta UPV/EHUko Berezko Tituluetako bat da.

Hori dela eta, izena emateko, matrikulatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko ikastaroaren webgunera jo: HIZNET.

Oharrak

Ikastaroa UPV/EHUren Berezko Tituluetako bat da.

ASMOZ Fundazioa kudeatzailea da eta laguntzaileak:

Babesleak

Etiketak

ehu, euskara, soziolinguistika, hizkuntza plangintza