Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Informatika (software mailan)
IKTak eta konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan UPV/EHUko Espezializazio Titulua da eta UEUren laguntzarekin eskaintzen da.
Egungo gizartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak,… horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntza sistema batzuetan.
Aniztasun horri erantzuteko, ordea, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak diren kontzientzia errotuta dago irakasleen artean. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen diuen hezkuntza. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital desberdinetan trebetasuna lortu behar dute, bai hezkuntzako arlo formalean bai ez-formalean.
Enpresa munduari dagokionez, etengabeko formazioa funtsezkoa denez formazio hori ere era digitalera egokitzeko premia du. Eta, azkenik, gure gizartean garrantzitsua diren profesionalak aipatu nahi ditugu hizkuntzaren irakaskuntzan aritzen diren profesionalak, horiek ere teknologia digital berriak hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan integratzeko erronkari ekin diotelkoa.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
Graduondokoaren webgunean informazio gehiago aurkitu daiteke: https://hezikt.eus/
Graduondokoaren zuzendaritzako kideek graduondokoaren aurkezpena egin zuten, hemen. Eta pandemia garaian HEZikt aurkezpen-solasaldi interesgarria antolatu genuen, hemen ikus daiteekeena.
Ezaugarri nagusiak:
Oinarrizko informazioa
Izena emateko HEMEN.
Informazio gehiagorako: (Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)
Graduondokoaren helburu nagusiena honako hau da: IKTak hezkuntzan (eta bereziki euskal hezkuntzan) nola eragiten duen eta zer nolako abantailak dituen aztertzea eta horretan ari diren profesionalekin lan egitea.
Helburu hori ikuspuntu kritikoarekin egin ahal izateko, ezinbestekoa da :
1. Oinarriak. Teknologia eta pedagogia (5,5 ECTS)
2. Jendartea eta hezkuntza, teknologien aukerak eta arriskuak (4,5 ECTS)
3A. modulua (hautazkoa): E-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak (5,5 ECTS)
3B. modulua (hautazkoa):Ikerketa digitalak egiteko baliabideak (6 ECTS)
4. Hezkuntza formala eta teknologia (5 ECTS)
5. Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak (4,5 ECTS)
Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birtualaren bitartez.
Modulu bakoitzean saio sinkrono edo presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko.
Graduondokoan jorratutako edukiak lantzeko ikasleek AMAIERAKO PROIEKTUA bat garatu beharko dute. Proiektuaren gaia ikasleak zehaztuko du eta horri lotutako tutorea esleituko zaio.
UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.
Izena emateko epea irailaren 14ra arte zabalik egongo da.
Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da irailaren bigarren hamabostaldian, hau ere UPV/EHUren bitartez.Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.
Graduondokoaren moduluak ikasturte ezberdinetan egin ahal izango dira. Modulu guztiak egiteak, graduondokoaren espezializazio titulua eskuratzeko aukera ematen du.