Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Informatika

Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)

  • Izaera: On-line
  • Balio akademikoa: 17 ECTS
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko apirilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko irailaren 9a

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)

Modulu honetan erakutsiko da, alde batetik, irakaskuntza telematikoaren edota konbinatuaren oinarriak zein diren. Hezkuntzan baliabide digitalak baliatzeko eta egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da ulertzea garapen teknopedagokioak hezkuntzan izan duen eragina.

Zer da ikastea?" edo "irakaslearen rol berria nolakoa da?" bezalako galderak landuko dira. Ikasleek on-line den irakaskuntza-moldearen egungo egoera aztertuko dute, honek izan duen garapenaz eta dituen aukerez hausnartuz. Era berean, hezkuntza-testuinguruaren araberako aribide metodologikoen sintesia egingo da eta, horrela, ikasleei lagunduko diegu egungo eredu metodologikoen ebaluazio kritikoa egiten. Nolanahi ere, ikaskuntza formalaz gain (araututako ikaskuntza, graduak, gradu-ondoko ikastaroak), bakoitzak bere kaxa, online bideoak ikusiz, edo online ikastaro masiboak jarraituz bizitza osoko ikaskuntza lantzeak zer dakarren erakutsiko da eta, horretarako, irakasleek behar duten prestakuntza eta jendarteak eskatzen duen duen online testuingurua ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.

 

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

 

Unibertsitateko aditu titulua

Prestakuntza programa hau IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da. Espezialista titulu horri dagozkion 3 moduluak ikasturte ezberdinetan egin ahal izango dira.

Informazio gehiagorako, graduondokoaren webgunean: https://hezikt.eus/

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan eta UEUren Ikasgela Birtualean izango dira.
  • Aurrez aurreko eskolak ostiraletan (arratsaldez) izango dira.

 

 

Helburuak

Graduondokoaren helburu nagusiena honako hau da: gizartea gehien eraldatu duen ardatzak (Informazio eta Komunikazio Teknologia, aurrerantzean IKT) hezkuntzan (eta bereziki euskal hezkuntzan) nola eragiten duen eta zer nolako abantailak dituen aztertzea eta horretan ari diren profesionalekin lan egitea.

Helburu hori ikuspuntu kritikoarekin egin ahal izateko, ezinbestekoa da graduondokoan parte hartuko duten ikasleak konpetentzia digitaletan trebatzea. Europako erreferentzia markoaren arabera konpetentzia digitala hau da: “Digital competence involves the confident and critical use of Information Society Technology (IST) for work, leisure and communication”.

Konpetentzia digitalak helburu izanik, graduondoko hau garatu nahi da komunitatea erreal zehatzean (euskal komunitatean) dauden arazoetan oinarrituz (kanpoko erreferentziei irekita) eta dituen abantailak aprobetxatuz (hizkuntza gutxiagotua normalizatzeko helburua duen komunitate eleanitza).

Izan ere, egoera edo gabezia horiek eragiten dute hala nola, hezkuntza formal eta ez-formalean, enpresetan garatzen diren ikastaroetan edota enpresak euskalduntzeko proiektuetan, hizkuntzak irakasteko orduan edota gizartea elebiduntzeko proiektu erraldoian (Europako handienean C1 mailako azterketari kopuruari dagokionez eta normalizazio egoeran dauden hizkuntzen erreferentearen rolean).

Horrez gain, graduondoko honetan pertsonengan eta balioetan oinarrituriko ikaskuntza autonomo eta esanguratsua IKTekin eta modu birtualean nola gara daiteken proposatu nahi dugu, baina baita proposamen horretan dauden hutsuneak identifikatu nahi ditugu, ikerketa proiektuak sustatzeko, era horretan ikasten duen ikasle-komunitate berria sortuz.

Edukiak

Modulu honetan honako irakasgaiak landuko ditu ikasleak:

  • Oinarriak: teknologia eta pedagogia (5,5 ECTS)
  • Jendartea eta hezkuntza: teknologien aukerak eta arriskuak (5,5 ECTS)
  • Proiektua (6 ECTS)

 

 

Metodologia

Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birtualaren bitartez.

Modulu bakoitzean saio presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko.

Nori zuzendua

Abiapuntuan hartu dugun hipotesia hauxe dugu: izan bada Euskal Herrian halako prestakuntzan aritzeko interesa duten pertsonak, jada profesionalak direnak, batetik, eta unibertsitateko ikasketak amaitu berrian jarduera-esparru honetan sakondu nahi dutenak, bestetik.

Matrikulaziorako argibideak

UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Etiketak

IKT, konpetentziak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.