Gradu eta graduondokoak :: Argazkigintza, Artea , Eskultura, Ikuskizunak, Marrazkigintza, Musika, Pintura, Zinema, Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Soziologia, Dantza
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Euskal kultur sorkuntzara hurbiltzeko ikuspegi kritiko jakin bat jorratuko da graduondoko honetan: Kultur Kritika Feministaren jardunean trebatuko dira ikasleak. Euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikidea eta askotarikoa jorratuko da graduondokoan. Bestetik, kultur logikak eta genero-logikak harremanetan jarri ahal izateko, hainbat esparrutako adierazpideetara hurbilduko gara (arte plastikoa, arte eszenikoak, bertsolaritza, literatura, musika, komikia, zinea). Nolanahi ere, euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikide hori eskaintzeko, ibilbide historikoari ere erreparatuko zaio, eta kultur esparru bakoitzaren bilakaeraren berri emango da, betiere genero-ikuspegia zehar-lerro gisa hartuta.
Aditu titulu hau eskaintza zabalago baten parte da: Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa Unibertsitate Espezialista Berezko Titulua (30 ECTS)
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila.
Ezaugarri orokorrak:
Badugu informazio guztia biltzen duen txostena, hemen eskuratu daitekeena.
E USKAL KULTUR SORKUNTZA ETA KRITIKA FEMINISTA graduondoko honetan bi modulu hauek landuko dira:
Gradua edo diplomatura duten eta kultur bitartekaritzaren edozein esparrutan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur zerbitzuak, kultur politikak, politika feministak...) lan egingo duten mota askotako ikasleak onartuko dira, baita profesionalak ere.
UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.
UPV/EHUko prozedura izanik, bertako ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.
Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.
M ATRIKULAZIO - EGUTEGIA
I ZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA
Izena ematean, honako dokumentazio hau igo behar du ikasleak GAUR aplikaziora:
UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).
UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.
(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)
2021/01/08