Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza, Osasuna, Psikiatria

Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Berezko Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Balio akademikoa: 150
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko apirilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko abenduaren 5a

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)

Graduondoko honek osasun-jarduera eta hizkuntza, euskara alegia, uztartzea du xede, ikuspegi profesional zein akademikotik, arretaren normalizazioa helburu. Horrenbestez, arretaren normalizazioa hauxe litzateke: indarrean eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituriko eta, aldi berean, pertsonan zentraturiko osasun arreta eredu integratua. Aurrekoari jarraituz beraz, pazientearen hizkuntzan eskaintzen den arreta integratua litzateke; edonon, edonoiz, maila guztietan, ahoz zein idatzizko komunikazioetan, kalitatezkoa, errespetuzkoa eta ulergarria izan dadin, betiere pazientearen izaerarekin bateragarria, aldi berean segurtasun klinikoa eta kulturala bermatzeko. Arretaren normalizazioak hizkuntza eta arreta banaezinak izatea dakar, eta beraz, berezkoa du osasun arreta euskaraz eskaintzea. Ulergarria da, horregatik, arretaren normalizazioa hizkuntzaren normalizazio-prozesuan ere lagungarria izatea.

Hau guztia gogoan, hizkuntza eta osasun-arretaren gaia jorratzeko, lehenik eta behin osasun-jarduera bere testuinguruan kokatu behar da, horretarako gaur egun ardatz dituen paradigmak ondo aztertuz.

Osasun-arreta euskaraz bermatzeak aldaketa sakona eskatzen du nahitaez; taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorra. Arretaren normalizazioa eta xede horrekin osasun-sisteman euskararen erabilera normalizatzea, ez da nolanahiko erronka.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko erretoreordetzak antolatuta, hemen jasotzen da informazio guztia.

Zuzendaritza eta antolaketa

  • Zuzendaria: Jon Zarate (UPV/EHUko Euskara erretoreordea)

Talde antolatzailea:

  • Jon Zarate (UPV/EHUko Euskara erretoreordea)
  •  Izaskun Elezgarai (UEUko Talde Eragileko kidea, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea eta UEUkidea)
  • Itziar San Martin (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea)
  • Aitor Montes (Osakidetzako famili medikua)

Batzorde akademikoa:

  • Jon Zarate (UPV/EHUko Euskara erretoreordea)
  • Felix Zubia (Osakidetza-Donostia Unibertsitate Ospitale medikua eta UPV/EHU irakasle-ikertzailea)
  • Xabier Arauzo (Osakidetza - Euskara zerbitzuburua)

 

Ezaugarri orokorrak:

Helburuak

Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibilbidean jarduera egokiak bermatzeko.

Arretaren normalizazioan aurrera egiteko gaiaren inguruan sustrai sendoak ezartzeko ezagutza zabaldu eta partekatu nahi da.

Edukiak

1. modulua: OINARRIAK (3 ECTS)

  • Gaur egungo osasun-jardueraren paradigmak
  • Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa, eta bere banaketa administratiboa.
  • Euskal Herrian euskararen erabilera normalizatzeko garatu/sortu diren planak. Euskara Planak

2. modulua: HIZKUNTZA ETA ARRETAREN KALITATEA (3 ECTS)

  • Hizkuntzak arretaren kalitatean duen garrantzia
  • Nazioarteko ereduak

3. modulua: AURRERA BEGIRAKO ESTRATEGIAK (4 ECTS)

  • Ikerketa eta hizkuntza
  • Osasungintza eta euskara: ikuspegi kritiko zabala: Hiztun aktiboak bihurtu.
  • Terminologia eta tresna informatiko lagungarriak
  • Saio osagarriak

PROIEKTUA (5 ECTS)

Metodologia

Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birtualaren bitartez.

Modulu bakoitzean saio presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko.

Graduondokoan jorratutako edukiak lantzeko ikasleek AMAIERAKO PROIEKTUA bat garatu beharko dute. Proiektuaren gaia ikasleak zehaztuko du eta horri lotutako tutorea esleituko zaio.

Nori zuzendua

  • Osasun-zerbitzuei hertsiki lotutako profesionalak: mediku, erizain, farmazialari, fisioterapeuta, psikologo ... .
  • Osasun arloan lan egiten duten beste esparru batzuetako profesionalak: zerbitzuburuak, teknikariak, administrariak... .
  • Gai honen inguruan sakondu nahi duten graduatu berriak, osasun arlokoak, zein hizkuntza edo soziologiaren arlokoak.

Matrikulaziorako argibideak

 

UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

Izena emateko epea abenduraren 2ra arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da abenduaren  13tik 20ra, hau ere UPV/EHUren bitartez.

 

Izena emateko aukera zabalik geldituko da aipatutako data horietan zehar.

Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

 

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Etiketak

Osasun arreta, hizkuntza, osasungintza, normalizazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.