Gradu eta graduondokoak :: Argazkigintza, Artea , Eskultura, Ikuskizunak, Marrazkigintza, Musika, Pintura, Zinema, Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Soziologia, Dantza

Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa. (UPV/EHUren Berezko Titulua)

  • Hasiera-data: 2019(e)ko urriaren 25a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko uztailaren 17a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
  • Ordutegia: Ostirala, larunbatak. ONLINE.. Ostiralak, 16:00-20:00, eta larunbatak, 9:30-13:30
  • Izaera: Erdi presentziala
  • Balio akademikoa: 300
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko apirilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 5a

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)

Euskal kultur sorkuntzara hurbiltzeko ikuspegi kritiko jakin bat jorratuko da graduondoko honetan: Kultur Kritika Feministaren jardunean trebatuko dira ikasleak. Euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikidea eta askotarikoa jorratuko da graduondokoan. Bestetik, kultur logikak eta genero-logikak harremanetan jarri ahal izateko, hainbat esparrutako adierazpideetara hurbilduko gara (arte plastikoa, arte eszenikoak, bertsolaritza, literatura, musika, komikia, zinea). Nolanahi ere, euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikide hori eskaintzeko, ibilbide historikoari ere erreparatuko zaio, eta kultur esparru bakoitzaren bilakaeraren berri emango da, betiere genero-ikuspegia zehar-lerro gisa hartuta.

Kultur bitartekaritzan diharduten hiru eragile mota elikatzea izango du jomugan graduondokoak, eta hasierako ikasgai zein moduluetan elkarrekin arituko badira ere, azken moduluan, hautazkoan, berariazko prestakuntza jasoko dute: Ikerketa moduluan ikertzaileak edo kultur kritikariak trebatuko dira, esparru akademikoan Kultur Ikerketak eta Genero Ikerketak uztartzeko; Kudeaketa moduluan kultur teknikariak edo kultur kudeatzaileak trebatuko dira, Kultur Kudeaketan genero-ikuspegia zehar-lerro bilakatzeko aukerez jabetzeko; eta Irakaskuntza moduluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zein formazio ez-arautuan dabiltzan hezitzaileei adin tarte horretako gazteak kultura ez sexistan hezteko baliabideak eskainiko zaizkie.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila.

Graduondokoak egitura modularra izango du, eta horrek bi unibertsitate-titulu ezberdin egituratzeko aukera ematen du:

  • Lehen bi moduluak eginez gero Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista Aditu Titulua eskuratuko du ikasleak (18 ECTS, I. modulua eta II. modulua)
  • Hiru moduluak eta Amaierako Lana eginez gero, Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa Unibertsitate Espezialista Berezko Titulua (30 ECTS) eskuratuko du ikasleak.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan eta UEUren Ikasgela Birtualean izango dira.
  • Aurrez aurreko eskolak ostiraletan (16:00-20:00) eta larunabta goizetan (9:30-13:30) izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

Badugu informazio gutzia biltzen duen txostena, hura eskuratu nahi izanez gero, mesedez a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

Helburuak

  • Euskal kultur sorkuntzaren ezagutzan eta transmisioan sakontzea, betiere kulturaren ikuspegi kritikoa eta feminista garatuz.
  • Kultur Kritika Feministan trebatzea.
  • Kultur bitartekaritzaren esparruetan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur kudeaketa...) euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista zehar-lerro bilakatzeko prozesuan ekarpena egin ahal izatea.
  • Kultur ikertzaile, irakasle, kazetari eta kudeatzaile feminista eta euskaldunen sarea sendotzea.

Edukiak

E USKAL KULTUR SORKUNTZA ETA KRITIKA FEMINISTA graduondokoak egitura modularra izango du.

Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa Unibertsitate Espezialista Berezko Tituluak (30 ECTS) lau moduluz osaturik dago:

  •  I. modulua: Euskal Kultur Sorkuntza: ibilbide historikoa eta genero-ikuspegiak (10 ECTS).
  •  II. modulua: Euskal Kultur Sorkuntza eta Kultur Kritika Feminista: lantegia (8 ECTS).
  • III. modulua (hautazkoa) (6 ECTS): hiru adar hauetariko bat hautatuko dute ikasleek:
    • A.III. Euskal Kultur Sorkuntza: Kultur Ikerketak eta Ikerketa Feministak.
    • B.III. Euskal Kultur Sorkuntza eta Kultur Kudeaketa: hurbilketak genero-ikuspegitik.
    • C.III. Euskal Kultur Sorkuntzaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan: hurbilketak genero-ikuspegitik.
  • V. Amaierako Lana (6 ECTS).

Nori zuzendua

Gradua edo diplomatura duten eta kultur bitartekaritzaren edozein esparrutan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur zerbitzuak, kultur politikak, politika feministak...) lan egingo duten mota askotako ikasleak onartuko dira, baita profesionalak ere.

Matrikulaziorako argibideak

 UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.

UPV/EHUko prozedura izanik, bertako ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

 

M ATRIKULAZIO - EGUTEGIA

  • I ZEN - EMATEA : 2019ko apirilaren 15etik ekainaren 5era arte.
  • O NARTUTAKOEN BEHIN - BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATU : 2019ko ekainak 7.
  • A LEGAZIOAK EGITEKO EPEA : 2019ko ekainaren 10etik 12ra.
  • O NARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ARGITARATU : 2019ko ekainak 14.
  • M ATRIKULA - ALDIA : ekainaren 26tik uztailaren 3ra arte.

I ZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA

Izena ematean, honako dokumentazio hau igo behar du ikasleak GAUR aplikaziora:

  • Espediente akademikoa.
  • Curriculum vitae.
  • Aurkezpen gutuna.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Etiketak

Kultura, transmisioa, feminismoa, antropologia, artea, hezkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.