Gradu eta graduondokoak :: Filologia, Kazetaritza, Komunikabideak

Multimedia komunikazioa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 60.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko uztailaren 30a

Gaur egun euskarazko komunikazioan diharduten profesionalek erronka garrantzitsuak dauzkate: multimedia euskarrietara egokitzen diren kalitatezko produktuak sortu behar dituzte eta, horretarako, euskara unibertso multimediaren komunikazio-egoeren eskakizunetara egokitu behar dute.

Erronka horiei aurre egiteko EHUko irakasleek eta EITBko profesionalek Multimedia Komunikazioa Unibertsitate-Masterra elkarlanean diseinatu dute.

UEUk goi mailako formazioa euskaraz bultzatzea du helburu nagusietako bat, eta horri eutsiz, master honen laguntzailea da.

Ikastaroaren koordinatzailea EHUko irakaslea de Agurtzane Elordui da.

Helburuak

Masterrak hiru helburu nagusi ditu:

  • Lehenengoa, ikaslearen komunikatzeko gaitasuna garatzea, unibertso multimediaren komunikazio-egoera bakoitzarentzat egokienak diren hizkuntza-baliabideak aintzat hartuz.
  • Bigarrena, multimedia produktuen diseinua eta ekoizpena, eta bereziki interneten kazetaritzarako agertu diren tresna berrien erabilpena.
  • Hirugarrena, masa-hedabideen merkatuaren ezagutzan sakontzea, produktuen eraginkortasuna eta erakargarritasuna bermatzeko asmoz.

Edukiak

Egitarau osoa masterraren web orrian aurkituko duzu: Multimedia komunikazioa

Metodologia

Edukiak 60 ECTS biltzen ditu, non ikasketa-aldiaz gain, praktika-aldia ere burutzeko egitaraua beteko den.

Informazio gehiago: Multimedia komunikazioa.

Nori zuzendua

Aurretiaz izan beharreko profil eta prestakuntza, masterra arrakastaz gainditu ahal izateko:

  • Kazetaritzan lizentziaduna.
  • Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna.
  • Publizitate eta harreman publikoetan lizentziaduna.

Matrikulaziorako argibideak

Izena ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko webgunearen bitartez egin behar da.

Sarbiderako eta izena emateko argibideak hemen.

Oharrak

Ikastaro hau UPV/EHUko Master ofiziala da. Bere jatorria UPV/EHUko Kazetaritza Sailak antolatzen zuen Euskal Herria XXI doktorego-programan dago. Boloniako eraldaketarekin, doktorego-programa zena, Master ofiziala bihurtu zen. Hasiera-hasieratik UEU egon da ikastaro honen edizio ezberdinen laguntzaile lanetan.

Babesleak