bazkide egin zaitez

UEU365

ETIKETAK

Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Informatika

Itzulpengintza eta teknologia (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko ekainaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urriaren 11a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2018ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2018-06-07)

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, UEUren "matrikulatzeko aukera informazioa eskuratzeko baliagarria izango da soilik . Barkatu eragozpenak).

Teknologia berriek bultzatuta, itzulpengintzaren arloan erronka berriak sortu dira. Horrela, azken urteotan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berri horiei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute eta 2017-2018 ikasturtean 5. edizioa burutuko dugu.

Aurkezpenak:

Berrikuntzak:

Ezaugarri orokorrak:

 

Graduondokoa UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUn izena eman eta matrikulatu behar da, bertako irizpideei jarraiki.

Horrela, izena emateko epea 2018ko irailaren 21a izango da, hemendik.

Helburuak

Edukiak

 

Metodologia

Ikastaroa on line izango da nagusiki. Horretarako, moodle plataforma erabiliko da eta kudeaketa teknikoa UEUk egingo du. Halere, modulu bakoitzean gutxienez saio bat presentziala izango da. Era honetan ikasleek erabateko autonomiaz lan egiten dute eta denbora beren neurrira egokitzeko aukera dute. Halaber, ikasleak, interakzioaren bitartez, beren ikasketen ibilbidea arian-arian eraikiz doaz.Irakaskuntza eredu honek tutoreen lana ezinbesteko bihurtzen du ikasleen eguneroko lana gidatu eta dinamizatzeko garaian. Tutoretza sistemaren bidez ikasleek babes egokia aurkituko dute ikasketa programan zehaztutako helburuak lortu eta ikasketak arrakasta osoarekin bukatzeko.

Nori zuzendua

Matrikulaziorako argibideak

UPV/EHUko titulua izanik, izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

Izena emateko epea irailaren 21era arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 1etik 8ra arte, hau ere UPV/EHUren bitartez.

Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar baduzu a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)

Etiketak

berezko titulua, hizkuntza teknologiak, corpusak, lokalizazioa