banner graduondokoak

Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Informatika

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan (UPV/EHUren Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Balio akademikoa: 30 ECTS
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 2a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 10a

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2017ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2017-05-16)

Teknologia digitalen bidezko hezkuntza, besteak beste,  jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza-metodoa da gaur egun.

Egungo gizartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak,… horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntza sistema batzuetan.

Aniztasun horri erantzuteko, ordea, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak diren kontzientzia errotuta dago irakasleen artean. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen diuen hezkuntza. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital desberdinetan trebetasuna lortu behar dute, bai hezkuntzako arlo formalean bai ez-formalean.

Enpresa munduari dagokionez, etengabeko formazioa funtsezkoa denez formazio hori ere era digitalera egokitzeko premia du. Eta, azkenik, gure gizartean garrantzitsua diren profesionalak aipatu nahi ditugu hizkuntzaren irakaskuntzan aritzen diren profesionalak, horiek ere teknologia digital berriak hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan integratzeko erronkari ekin diotelkoa.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Aurkezpenak:

  • Graduondokoaren zuzendaritzako kideek graduondokoaren aurkezpena egin dute, hemen.
  • Hemen 2016-2017ko edizioko ikasleen iritzia ikus daiteke.
  • UEUk graduondokoen inguruan duen lerroa aurkezten da, hemen.

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan eta UEUren Ikasgela Birtualean izango dira.
  • Aurrez aurreko eskolak ostiraletan (arratsaldez) izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

 

Ikasleentzako dirulaguntzak egongo dira. Informazio gehiagorako idatzi a.latatu@ueu.eus helbidea.

Helburuak

Graduondokoaren helburu nagusiena honako hau da: gizartea gehien eraldatu duen ardatzak (Informazio eta Komunikazio Teknologia, aurrerantzean IKT) hezkuntzan (eta bereziki euskal hezkuntzan) nola eragiten duen eta zer nolako abantailak dituen aztertzea eta horretan ari diren profesionalekin lan egitea.

Helburu hori ikuspuntu kritikoarekin egin ahal izateko, ezinbestekoa da graduondokoan parte hartuko duten ikasleak konpetentzia digitaletan trebatzea. Europako erreferentzia markoaren arabera konpetentzia digitala hau da: “Digital competence involves the confident and critical use of Information Society Technology (IST) for work, leisure and communication”.

Konpetentzia digitalak helburu izanik, graduondoko hau garatu nahi da komunitatea erreal zehatzean (euskal komunitatean) dauden arazoetan oinarrituz (kanpoko erreferentziei irekita) eta dituen abantailak aprobetxatuz (hizkuntza gutxiagotua normalizatzeko helburua duen komunitate eleanitza).

Izan ere, egoera edo gabezia horiek eragiten dute hala nola, hezkuntza formal eta ez-formalean, enpresetan garatzen diren ikastaroetan edota enpresak euskalduntzeko proiektuetan, hizkuntzak irakasteko orduan edota gizartea elebiduntzeko proiektu erraldoian (Europako handienean C1 mailako azterketari kopuruari dagokionez eta normalizazio egoeran dauden hizkuntzen erreferentearen rolean).

Horrez gain, graduondoko honetan pertsonengan eta balioetan oinarrituriko ikaskuntza autonomo eta esanguratsua IKTekin eta modu birtualean nola gara daiteken proposatu nahi dugu, baina baita proposamen horretan dauden hutsuneak identifikatu nahi ditugu, ikerketa proiektuak sustatzeko, era horretan ikasten duen ikasle-komunitate berria sortuz.

Edukiak

  1. Oinarriak. Teknologia eta pedagogia (6,5 ECTS)
  2. Hezkuntza formala eta teknologia (5 ECTS)
  3. Etengabeko formakuntza eta teknologia (4,5 ECTS)
  4. Hizkuntzen irakaskuntza eta garapenerako teknologiak (3,5 ECTS)
  5. Gizartea eta hezkuntza, teknologien aukerak eta arriskuak (4,5 ECTS)

 

Metodologia

Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birutalaren bitartez.

Modulu bakoitzean saio presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko.

Graduondokoan jorratutako edukiak lantzeko ikasleek AMAIERAKO PROIEKTUA bat garatu beharko dute. Proiektuaren gaia ikasleak zehaztuko du eta horri lotutako tutorea esleituko zaio.

Nori zuzendua

Abiapuntuan hartu dugun hipotesia hauxe dugu: izan bada Euskal Herrian halako prestakuntzan aritzeko interesa duten pertsonak, jada profesionalak direnak, batetik, eta unibertsitateko ikasketak amaitu berrian jarduera-esparru honetan sakondu nahi dutenak, bestetik.

Matrikulaziorako argibideak

UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

Izena emateko epea irailaren 22ra arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 3tik 10era, hau ere UPV/EHUren bitartez.

Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Etiketak

IKT, konpetentziak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 661075

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.