BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

ZERO ZABOR. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe

Autoreak:
Joan Marc Simon , Daniel Zuazagoitia Rey-Baltar
Gaiak:
Zero Zabor, Ingurugiroa, Kimika
Jakintza-arloak:
Ingurugiroa, Kimika
ISBN:
978-84-8438-597-4
Argitarapen urtea:
2016
Orrialdeak:
184

Zer da Zero zabor filosofia? Natura- eta giza baliabideak etengabe ustiatzen ari garen honetan, ezinbestekoa da erabili eta botatzeko egungo eredu lineala birpentsatu eta sistema zirkular bat eraikitzea, toxikorik gabe, gatazka-guneetatik datozkigun baliabideekiko menpekotasunari amaiera eman eta kalitateko eta tokiko lanpostuak sortzeko aukera emateko. Baliabideak xahutzen jarraitzen duen ekonomia bat —izan hondakin modura edo langabezia modura— ezin da, izatez, jasangarria izan. Hondakinak sintoma dira, diseinu okerreko sistemaren seinalea; Zero zabor filosofiak amaiera eman nahi dio horri.

Zero zabor. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe saiakerak baliabideak kudeatzeko egungo sistemari alternatiba zaion proposamena aurkezten digu. Alternatiba hori egingarria eta positiboa da, eta ikerketa-alorrean egindako aurrerapenak alor teknologiko eta sozialean aplikatuta aurrera begiratzeko aukera ematen digu.

Gainera, Euskal Herriko egungo hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren egoera islatzeko asmoz, liburu honen 3. kapitulua moldatua izan da, gai honetan adituak diren hainbat pertsonaren ekarpenei esker.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.