BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak

Autoreak:
Edorta Arana Arrieta, Koldo Atxaga Arnedo, Marijo Deogracias Horrillo, Agurtzane Elordui Urkiza, Arnau Gifreu Gastells, Ainara Larrondo Ureta, Libe Mimenza Castillo, Carmen Peñafiel Saiz, Iratxe Retolaza Gutierrez, Aida Vallejo Vallejo
Gaiak:
Transmedia, Komunikazioa
Jakintza-arloak:
Komunikazioa
ISBN:
978-84-8438-575-2
Argitarapen urtea:
2015
Orrialdeak:
222

Transmedia gako-hitz bihurtu da egungo komunikabideetako profesional eta adituentzat. Audientzien engaiatzea xede duten hainbat komunikazio-estrategia biltzen ditu termino horrek, eta xede horretan noranzko berriak markatzen ditu egungo media-produktuen diseinuan eta hedapenean.

Transmedia-praktikek fikzioan izan dute hastapena, baina fikziotik kanpo ere garatu dira azken urteotan: informazioan, publizitatean, irakaskuntzan eta kulturaren beste eremu batzuetan ere urrats sendoak egin dira. Lan honetan, informazioaren alorrean jarri dugu arreta, zehazkiago gaurkotasun-edukiak zabaltzen dituzten produktuetan: web dokumentalen, web telebistetako ikus-entzunezkoen, web irratigintzaren eta gizarte-mugimenduen transmedia komunikazio-estrategietan.

Hainbat ikerketa- eta praktika-eremutatik begiratu diogu transmediari. Informazioaren alorrean media-produktu bat diseinatzean eta planifikatzean zenbait funtsezko ikuspegik osatu dute begirada hori: kazetaritza informatiboaren kudeaketatik, diseinu grafikotik, narratologiatik, audientzien parte-hartze estrategiatik, finantzaketatik, ikus entzunezkoen programaziotik, diseinu linguistiko-diskurtsibotik eta dokumentalgintzatik ere.

Nazioarte mailan zein Euskal Herrian abian jarri diren transmedia-praktikak bildu ditugu testuliburu honetan. Praktika horietan, komunikazio-estrategien berrikuntzak aztertu ditugu egileok, nork bere alorretik.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Autorearen beste argitalpen batzuk

Uztaro 111
  • Aldizkaria 8€

Eskuratu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.