BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

Autoreak:
Amaia Apaulaza Ollo, Antoni Badia , Nati Cabrera , Anna Espasa , Maite Fernández Ferrer, Larraitz Garmendia Munduate, Lourdes Guàrdia , Teresa Guasch , Montse Guitert , Marcelo Maina , Juliana E. Raffaghelli , Marc Romero , Teresa Romeu , Albert Sangrá
Gaiak:
Online-hezkuntza,diseinu teknopedagogikoa,e-j
Jakintza-arloak:
Hezkuntza
ISBN:
978-84-8438-791-6
Argitarapen urtea:
2021
Orrialdeak:
152

COVID-19aren pandemiak gure hezkuntzaren zimenduak astindu ditu. Bat-batean, gure ikasleak ezin izan dira ikastetxeetara joan, herrialde gehienetan bezala itxi egin baitituzte konfinamenduaren ondorioz. Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker leundu da kolpea. Esperientzia horretatik abiatuta, aztertzen hasiak gara ea online-hezkuntza aliatu egokia izan ote daitekeen gure hezkuntza-sistemetan konponbide hibridoak garatzeko. Erantzuna baiezkoa da, nahiz eta orain artekoa berez ez den izan online-hezkuntza. Liburu honetan, online-hezkuntza hobetzeko eta etorkizuneko konfinamendu oso zein partzialetako testuinguru presentzial ez-jarraituetan kontuan hartzeko zenbait proposamen aurkezten dira. Laguntzarako tresna bat eskaini nahi diegu online-hezkuntzaren indar eraldatzailea ahalik eta gehien baliatu nahi edo behar duten hezkuntza-profesionalei.

Liburu honekin, gai hauei buruz ikasiko duzu: online-hezkuntza; lankidetzazko ikaskuntza; diseinu teknopedagogikoa; e-jarduerak; feedbacka; online-ebaluazioa; jarrera digital kritikoa; irakasleen lankidetza sarean; distantzia soziala; irakaskuntza ez-presentziala.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.