BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak

Autorea:
Maialen Berridi Agirre
Gaiak:
Medikuntza, Gaitasunak, Pazienteak
Jakintza-arloak:
Medikuntza eta Osasuna
ISBN:
978-84-8438-798-5
Argitarapen urtea:
2021
Orrialdeak:
170

Gaitasun profesionala helburu bat lortzeko borondatez egindako ekintza-kate batek osatzen du, nahi izanez gero, behin eta berriro errepika daitekeena. Hiru alor landu behar dira amaierako konpetentzia hori lortzeko: ezagutzak, gaitasunak eta osasun-profesioaren balioak eskuratu behar dira. Etorkizuneko profesionala egungo erronkei aurre egiten eraginkorra izatea lortzeko, alor humanistikoa eta filosofikoa garatzea ezinbestekoa izango da.

Edozein osasun-langile, egoiliar, irakasle edo tutoreri zuzenduta dago lan hau. Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko langileek jakitea gaixotasunaren atzean gauza gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia, sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio klinikoa eta bioetika.

Familia- eta komunitate-arretako erizain zein mediku egoiliarrekin lanean aritzean, oinarrizko konpetentziak lantzen dituen euskarazko materiala sortzearen inguruan maiz pentsatu badut ere, liburua idaztearen proiektua aurrera eramateko OEEk antolatutako 2017ko Agote Saria irabaztea ezinbestekoa izan da. Eta, azkenik, UEUren laguntzari esker ikusiko du argia. Eskerrak eman nahi dizkiet, beraz, OEEri eta UEUri.

Eskuragarri duzuen idatzi hau, Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak, gaixo baten aurrean jarriko den edozein osasun-profesionalentzat lagungarri suerta daitekeen tresna bat da. Pertsona osotasunean artatzeko, berarekin komunikatzeko eta alor bioetikoak lantzeko eskuratu beharreko gaitasunak azaltzen dituena.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.