BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Matematikaren didaktika. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat

Autoreak:
Jaione Abaurrea , Aitzol Lasa
Gaiak:
Estatistika, Geometria, Lehen Hezkuntza
Jakintza-arloak:
Matematika
ISBN:
978-84-8438-671-1
Argitarapen urtea:
2018
Orrialdeak:
190

Matematikako curriculuma arau normatibo bat da, eta bertan agertzen diren eduki-blokeak ezin dira, bere horretan, ikaskuntza-jardueretan linealki zehaztu. Irakaskuntza-proposamenetan eduki matematikoak elkarrekin integratu ezean, zenbakiei eta eragiketei neurriz gaindiko garrantzia ematen zaie, eta eduki horiek modu isolatuan lantzen dira haien izaera asistentziala ahaztuz eta bestelako edukien kaltetan, hala nola estatistika eta geometria.

Hain zuzen ere, liburu honetan, estatistika eta geometria aurkezten dira Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Estatistikako proiektu batek izan beharko dituen atalak zehaztuko dira, eta justifikatuko da nola integra daitezkeen eduki aritmetikoak proiektu baten egituraren barruan. Bestalde, geometriaren ikaskuntzan ikasleek igarotzen dituzten arrazoitze matematikoaren etapak aztertzen dira, eta maila bakoitzerako aproposak diren jarduera-proposamenak aurkezten dira, Van Hieleren eredu teorikoa oinarritzat hartuz.

Lehen Hezkuntzan aplikagarriak diren zenbait proposamen eta adibide praktikoz gainera, irakasleek jakin beharreko hainbat eduki teoriko eta formal laburbiltzen dira atal bakoitzaren bukaeran.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Autorearen beste argitalpen batzuk

Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz
  • Paperezkoa 16€
  • Digitala 11.3€

Eskuratu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.