BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan

Autorea:
Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Gaiak:
Komunikazioa, Ingeniaritza, Euskal, Hizkuntzalaritza
Jakintza-arloak:
Hizkuntzalaritza, Ingeniaritza eta Teknologia
ISBN:
978-84-8438-521-9
Argitarapen urtea:
2014
Orrialdeak:
399

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Ikasketa teknikoetan ez ohi da neurri egokian balioesten komunikazio egokiaren garrantzia... Baina, usteak erdi ustel. Ingeniarien bizitza profesionalean funtsezkoa da komunikazio linguistikoa; idatzizkoa eta ahozkoa. Izan ere, mota askotako txostenak idatzi behar dira, eta ideiak, kontzeptuak... hitzen bidez azaldu behar dira. Hitz eginez azaldu behar dira ingeniaritzako proiektuak, azalpenak emanez konbentzitu behar dira lankideak eta... proiektuak finantzatuko dituztenak.

Zientzia hitzetan oinarritzen da; eta zientzian oinarrituriko teknologia ere hitzen bidez garatzen da. Zenbat eta argiago eta egokiago hitz egin, zenbat eta kalitate handiagoko testu eta txosten teknikoak idatzi, hainbat eta hobeto azaltzen dira kontzeptuak, hainbat eta hobeto komunikatzen dira ideiak... hainbat eta hobeto lantzen dira zientzia eta teknologia. Liburu honek ekarpen bat egin nahi du komunikazio zientifikoaren arloan, ingeniaritzan ere euskaraz kalitatezko testuak sortzen laguntzeko asmoz.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.