BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza

Autorea:
Josu Martinez Martinez
Gaiak:
Zinea, Historia Euskaraz, Gizar-zientzia
Jakintza-arloak:
Giza-zientzia
ISBN:
978-84-8438-821-0
Argitarapen urtea:
2022
Orrialdeak:
278

Gaurdaino ez da idatzi euskarazko zinemaren historiarik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak aztertzen ditu, eta horretarako, hogeigarren mendea zeharkatzen duen ibilbide bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du. Film eta egile ezezagun ugari aurkituko dituzu orrialdeotan, garai ezberdinetako intelektualen diskurtso, bizipen eta oihartzunak, eta baita hainbat istorio bitxi, triste eta harrigarri ere.

Hori guzia, bi zutabe ardatz hartuta. Batetik, datu-bilketa erraldoi bat eta iturri anitz eta ineditoak. Bestetik, egileak ezkutatzen ez duen ikuspegi propioa, interpretazio pertsonalei eta kritikari lekua uzten diena. Estilo bizi, zorrotz eta dibertigarri batez jorratua, akademiarako ez ezik, publiko zabalarentzat ere interesgarri den lana duzu eskuetan.

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan antolaturiko  XIV. Juan San Martin bekaren irabazlea, 2019ko deialdian.

Josu Martinezi egindako elkarrizketa irakurri

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.