BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

I. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma

Autorea:
Gaiak:
Kongresua, Ikergazte, UEU
ISBN:
978-84-8438-539-4
Argitarapen urtea:
2015
Orrialdeak:
842

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (9 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura, Matematikari Euskaldunen Bilkura, Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak dira, besteak beste, horren adibide argiak. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, baina egoera ekonomiko larria zela medio, ezinezkoa izan da orain arte egikaritzea. Apustu oso handia da UEUrentzat, baina egin behar dugula sinesten dugu. Zalantzarik gabe, ikasturte honetako erronka handiena da hauxe, eta horri aurre egiteko bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, Kongresuak ondoko babesleak izan ditu: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta UPV/EHU.

Erosi

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.